Amorebieta-Etxano (Bizkaia)

Hiletak: gaubela, gorpua Zornotzaraino lepoan

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AMO-005-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Norbait hiltzen zenean, gau osoan arrosarioa errezatzen gau bela egiten zen. Hildakoaren gorputza bizkarrean hartuta eramaten zuten Zornotzaraino, zazpi kilometrotara. Panteoiak familia aberatsek baino ez zituztela dio, gainerakoak lurperatu egiten zituzten. Goizeko 06:40eko mezara joaten ziren, eta bederatzi meza entzuten zituzten.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Bat illtten sanien, gabien e, gau gustijjen egotesan errosarijjuen, gau gustijjen, ba familiarrak goixeraño, egune sabalduarte, da ostentxekuek gaberdirarte, da gero, ba, lepos, artu Iepuen atautie, da deskantzeu, deskantzetan sien e..., <Pantoiek eta olakuek, aberatzak bakarrik eukitte abiesan, ba persona korrientiek danak lurrien.
Mesak, jueten giñen saspirek ogei gitxiauetako trenera «Eube››ra. Da saspirek ogei gitxiauetan jueten giñen e… sartu ta Zorrontzara, da beratzi mesa entzun bier ixeten sien, da beratzi mesa entzuten sien e..., lelengo ba, mesa bi egun baten iguel emoteabiesan, da urrenguen e... lau, da olantxik mesok, da or bidietan juen da etorri, juen da etorri eberdi artie emoten giñun, da mesiori ..., askenengo mesak entzun orduko, senbat entzun dunbe astu eitten jjakun da setan gausen bebai, erdijjek e ..., negue bada barris otzak tragetan, otza itzela, da ba olantxik...

Egilea(k):

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia