Amorebieta-Etxano (Bizkaia)

Unerik txarrenak Oviedon eta Bruneten

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AMO-004-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Fronteko unerik txarrenak Oviedokoa eta Brunetekoa izan zirela dio. Orduan, infanterian zeuden; Teruelen, ostera, artillerian. Bertan bizitakoak kontatzen ditu.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

Momenturik estuena neuretzako neuretzako, lelengo lelengo Oviedokue. Oviedon kalera sartu giñien gu, ametraladoratan egon giñien gu, konpañia bat san. Konpañia Aristimuño nombre «Amaya›› euken orrek, lelengo konpañia san ori, da gujuen da juen ein giñien, oseake, «Naranko›› dau oixe <Orduen infanterijjan egon giñen gero, Teruelen ya artillerijjas egon giñien, artillerijjan, badakixu ba, artillerijje ba bakixu ba, apurtxu bat atzeratxuau egoten da, da defentza geitxuau ba, baina Brunete askena, Brunete san askena, beruaz, emengo euskaldunek itto giñien, bueno itto giñien es, itto sien, esin resitidu, bakixu, amengo jentie freskotxuaue, da gero or eurek euki abiesan «Brigadas Internacionales» esateutziena, «Lister›› da «Canpesino›› euki abiesan, or egon sien gure eurretik joten, «Batallones de Choque» esaten jjakien, «Brigadas de Choque» esaten jjakien da, orrek, bala danak apurtu sien, emendik, eurek gogor egon sien, gogor bi, ba eurek, batallie jo eiabien, oseake gure abien arek Brunete ,artu eskero Madrilgo pasue sarratzotzien ba, serari, ba, nacionalari, Madrilgo pasue sarratzotzien, da an ixen san batalla negargarrijje, baia Meabe ta Larrañaga neuk uste, neure lagun batek esaten deu, orrek Barselonatik urtetabien orrek brigadok, da ortxe apurtu siela danak, serien ba, Bruneten. Neuretzako ixen dìenik estuen estuenak orrixek: Oviedo da Brunete.

Egilea(k):

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia