Transkripzioa
«Batallon Aristimuño», Jose Bikandi tte bijjok laguník andijjenak ixen giñien gerra gustijjen. Juen giñien egundo lelengo <>re, Elosun batalla aundi bat euki giñun ta gero andik erretirei giñien «Ubidea››ra eta gero Ubideatik eruen giñusen ba. .., «Toma da Oviedo», Oviedoko kalien, Jose apurtxu bat atzeratxuau ibili san, ni, an Oviedon eon giñien, da ba, an be baja andijjek euki giñusen, guk, «Eusko Indarra», <> ...Asturiasen, emen bestietan Elosun da orretan ondo, Asturiasetan: txarto; jaten be, ba esebes, ba esba, urrek etorten sien astuekas baserrittarrak, aixei erosten geuntzesan urrek da jan, da eseguen da, aixekin pasetan gaiñun egune ba politto, ba ser..., tirorik eseguen, tirorik oten etzanien ba ederto. Da gero ba asi sienien emendik Donostiatik eurrerasken, eurrerasken, eurrerasken ba, juen giñien berantza da gero or artu giñuesenien ba jaulan, ba gero eurekas juenbier.
...(Da gero emengue esatie gurusu beste beste alderdikue?)... Emendik eruen giñusan, an juen giñien <ra, eta gero Bruneten ixen giñun batalla aundi bat ya esestidu sanetik orduko andijjenetaikue da ba, baja andijjek euki giñusen, andijjek eta andijjek, da gero ba, angue akabeu giñunien, ba etorri giñie barriro ba serera, Santanderko frentera, da Santanderko frentetik Asturiaseraño juenintzen ni. Gero Asturiasen eridu, eridu es, gixotu einintzen en «Los Picos Bajos», «Picos de Europa», andik geixotu, tan andik etorri nintzen ospittelera, ba Torrelavegara, da Torrelavegan osatu nintzenien, gero mostien amabost eguneko konbalesentzijje, dajuen giñien gero Burgosera, da Burgosen eingiñusen ilen bete ba an ba txutxerijjak eitten, treneko errekuek utzittu, da andik ortik emendik. Da gero bialdu giñusen andik, serera. «antiarijjuetara», Mirandara, da gero Mirandan, ba, ongiñien e sortzijjenbat illebete edo sera, olakonbat ingo giñusen Mirandan. Da gero ixen san, bakixu... ori...Teruelgo batalla nausijje, da gero selan faltasien artilleruek, ba juen giñien artillerijjas,serera, ba, Teruelera, da Teruelen egingo giñusen, ba, batallie akabeuarte, da batallie akabeute gausela apurtu jjakusan baterijjak, dei aundijjek eitten geñusen, onako metro bateko edurren edo geijjau, da lei andijjekas, ba... esploteu eiaben kañio batek. Da bestiek apurtu abasan. Da gero etorri giñien Bittorijjara eta gero barriro Bittorijjatik bialdu giñusen ostera be anterijjuetara, ba Mirandara, oseake, Mirandan eingiñuen amaika illebete. Gero amaika illebetetik gero, ori Ebroko desastrie ixen sanien ya altzeuabie san barriro onek antearijjuetakuok ta zelan frentie urrinddujen ba altzeu giñusen barriro kuartelera, da gero kuartelien egon giñien ba or, iru-lau illebete edo ba, guardijje gora guardijje bera, guardijje gora guardijje bera, ortxe Bittorijjan egon giñien eta gero, ba, askenengo au Ebro da ori elimineu sanien, Kataluñako frentie akabeu sanien, da asi sanien Valentziarako joten, ba askenengo finala asi sanien, urten giñun barriro frentera, baya gero barriro frentera urten giñunien, ba, esebes, ya selan artuabien Barcelona, Cataluña, Lerida dana artuabien. Gero joabien Valenciara, da Valenciatik ba... artuabien, da Madrillen ba geratu san ba, barruen, esabien, da Madrillen ba geratu san ba, barruen, esabien erresitentzijjarik eiñ. Gero guk artu barriro baterijjak etajuen giñien Toledotik. Baia Toledotik Ciudarreal, bueno, Toledo dana, da gero Ciudarrealgo zati bat, sartu ingo sien bestaldetik da gero ba,... alan juen giñien, da gero ba antxe, akabeu san gerriori, da gerrie akabeusanien, ba, batien leku batera bestien bestera, ba an egoten giñen, askenien ba... lisentzijjeu gíñien zerien: Segovian.
Egilea(k):
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!