Amorebieta-Etxano (Bizkaia)

Tranbia; lemoarrekin lehia

Tranbia; lemoarrekin lehia <p>Tranbia Zornotza erdialdetik joaten zen, Kaitanatik gora. Lemoarrak eta zornotzarrak aurkari gogorrak zirela dio eta behin lemoar batzuek tranbiara igo aurretik jo egin zituzten, baina beraiek ere bueltatu zien. Geldialdi desberdinak egiten zituen tranbiak herrian zehar. Bilbora joateko batez ere tranbia erabiltzen zuten, trena baino gehiago.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AMO-003-034 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Tranbia Zornotza erdialdetik joaten zen, Kaitanatik gora. Lemoarrak eta zornotzarrak aurkari gogorrak zirela dio eta behin lemoar batzuek tranbiara igo aurretik jo egin zituzten, baina beraiek ere bueltatu zien. Geldialdi desberdinak egiten zituen tranbiak herrian zehar. Bilbora joateko batez ere tranbia erabiltzen zuten, trena baino gehiago.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta esan dozu tranbidxe hondiño ez euela.
- Ez. Zornotzan hondiño ez zan egon.
- Eta ze akordu dekozu zuk Tranbidxena?
- Zerena?
- Tranbidxe nundik nora joaten zan Zornotzan?
- Tranbidxe? Erdi-edi-erdi-erdittetik, ze Kaittanatik gorantz.
- Kaittanatik gora!
- Bai Kaittanatik gora.
- Arratidxeko tranbidxe famosue!
- Ai famosue izen zan ha. Harexeaz be herejidxek eitten geñuzen guk, ene! Lemoakoak etorten zienien futbolien olgetan Zornotzara, Lemoa eta Zornotza izen zien kontraridxoak, enei! Eta baten jo ein oskun trenera, tranbire idxon orduko: "pla-pla-pla!" [...]. Eta "Bai? ikusiko dozue". Idxoten dogu tranbire eta jo-jo-jo ein eta gero han zerien, Jesus, han Lemoa han zera dau ha trenbidia Gerrikatxuna, hantxe bajatu, hantxe aldatza-edo dau, apurtxu bet ostondute, tranbidxek zertzue ein, paradatxue. Gu joan giñen itzitte, tranbidxe ene! Gu txarrak izen gintzezan, baia harek be izen onak izen.
- Eta nun geratuten zan tranbidxe Zornotzan?
- Zornotzan, [...] bakizu? Tabernea ba hamendiko aldien.
- Han Bakarrik?
- Parkien ondo-ondoan, parkien kasi.
- Han bakarrik geratzen zan. Gero Kaittana partien-eta ez zan geratzen?
- Gero ya joaten zan bai. Paradak eukitten zittuzen, baia paradak bai eukiktten zittuzen.
- Eta pageu ein biher izeten zan, ezta?
- A klaro, ez! Pageu.
- Eta danak pagetan biher izeten bien, umiek eta jente neusidxek?
- Bai, baia, umie holan txikitxue badan altzoan badaroazu ez, baia ostien zerien bai. Ostien asientuen badoan bai.
- Tranbidxe asko ibiltzen zenduen?
- Bai, bai, besterik ez zan egon- ta!. Bueno trena, baia trena bakizu urrintxu eitten da Zornotzatik eta nik tranbidxe gehidxau. Ta honek bendejerak eta honek ademas, asko-asko.
- Bilbora joateko-eta.
- Bai.
- Bilbora zetan joaten ziñien ba han sasoien?
- Gu? Ni juten nitzen sarri aiztea kridxeda egon zan lekuen arrutzek eroaten. Etxekoak gure, baia. Arrutzek eroaten. Gero konprak eitten joaten gintzezan edo zapatak edo erropia edo jersia eta gero ya bai, gero ya zertu zen.

Egilea(k): Nerea Goiria Mendiolea (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia