Nazionalistei jarritako zigorrak
Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AME-002-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Miren Artetxe
- Data: 2009(e)ko abenduaren 04a
- Iraupena: 0:01:43
- Erref: AME-002/010
- Kodifikatzailea: Karmele Arteaga
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Ondasunen galera , Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Errepresioa
Transkripzioa
- Eta... ordun, nik etxekoa dakit. Gu aittei bostehun peztako multe, “por nacionalista”, bai. Eta gero, ondoren, bagendun almazena pentsuna, pentsuk'e saltzen genittun. Eta etorri zien reketek, eta almazena inkautatu ziguen. Inkautatu, han gehio ezer ez saltzeko handik. Ta zenbat zaku, dena eaman zuen liste. Bueno, eta, gero, etortzen zien, ba, pentsu eske ta: "ez ba itxie daukeu, ez dauke saltzeik". Ta hola, denboa pasa, denboa pasa... Ezer ez kasoik eitte ez, ta, ordun, gue aittek: "buena zertan gare? Pentsue ya hondatzen...". Eta bea jun zan... Ez dakit zeiñekin. Jende hoita. Ez dakit. Bakarrik jun zan esatea, mesedez, ein behar zuena eitteko, pentsue galtzea zijoala. "A, bueno, oso ondo". Ba, pentsu horrek hainbeste balio zula eta hure ordaintzeko bai eta saltzeko. Hala saltzen hasi giñen pentsue. Ta, ze lanak etorri zitzaizkigun. Gorrik zienen defendittu ein zittuen. Hemen ez dala ezer'e pasatzen, danak ondo konpontzen giñela. Ta geo, bestekin, berriz, hola.
Egilea(k): Lurdex Etxeberria
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!