Joxepa Etxeberria Bengoetxea
Amezketa (Gipuzkoa) (1924)
Biografia
Amezketako zentral elektrikoan jaioa. Hamar senidetan bigarrena. Aita Amezketako errotakoa zuen, eta ama, berriz, adunarra. Hamahiru urte zituela, bere familia aitaren jaiotetxera joan zen bizitzera. Han hiru urtez egon ziren, eta ondoren, borda bat konpondu, bizitzeko moduan jarri, eta bertara joan ziren bizitzera. Tarte horretan kolegioan ikasi zuen, eta Tolosan josten ikasten ere aritu zen. Hogeita bi urterekin ezkondu zen Abaltzisketara. Senarraren familiak taberna zuen, eta han lanean jarduteaz gain jostun gisa lanean ere jardun zuen, umeak hazi bitartean. Herriko neska gazteei josten erakusten ere aritu zen.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
AME-008 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Miren Artetxe | ||
AME-009 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Miren Artetxe |
Pasarteak
Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?