Antonio Sagastume Saralegi
Amezketa (Gipuzkoa) (1923-2016)
Biografia
Amezketako Larramendi baserrian jaioa. Guraso biak amezketarrak zituen. Bederatzi senidetan laugarrena, herriko eskola publikoan ibili zen. 12 urterekin morroi bidali zuten. Umetatik trebatu zen baserriko lanetan: lehenengo behiak gobernatzen eta gero 200 ardiko artaldearen kargu. Udan Aralarrera joaten zen ardiekin eta neguan Irunera, Bentak auzoko Maxuelazar baserrira. Gazta egiten zuen. Nafar batekin ezkondu zen, Irunera; artzaintza utzi, eta Ramon Mujika lantegian hasi zen lanean, kalderak berritzen.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
AME-016 | 2011 | Euskal Herriko Ahotsak | Idoia Etxeberria |
Pasarteak
Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?