Neskame Tolosan
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan VIL-033-041 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Gerra garaian Tolosan egon zen neskame okindegi batean eta ez zuen goserik pasatu, baina bere senar Inaxiok bai. Goseagatik nolakoak egiten zituzten kontatzen du. Maria Doloresek ogi pusketak bidaltzen zituen etxera.
- Proiektua: Amasa-Villabonako frankismoaren aztarnak arakatzen
- Elkarrizketatzailea(k): Karlos Almorza - Pello Aranburu
- Data: 2011(e)ko irailaren 30a
- Iraupena: 0:01:43
- Erref: VIL-033/041
- Kodifikatzailea: Arianne Unamuno
- Gaia(k): Lanbideak » Neskameak , Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Gerraren eragina
Transkripzioa
- Gosea pasa al zenuten?
- Nik ez, zergatikan neskame neon panaderi batian esan dizut bezala, Tolosan. Baiño hua [...] gosia hoixe gosia, gaztaña denbuan, mendian, kastañak biltzea ta ordun pixkat poztu omen zien baiño kastellanok hartu ta berriz’e zea...ta hemen zeon bat esango dizut, la Xole Arakistain Zubeldia, no, Zubeldia Arakistain. Bi seme zea...bi zittun ba, Gregorio ta...Gregorio y Ismael.
-Bai.
-Zuk...zuk ez al dittuzu ezutzen?
-Ez.
- Honek asko.
- Bai.
- Bi mutilzahar, bakarrik bizi dia. Oso mutil onak, oso muitil onak. Ba horren ama zan Sole, horren ama de risa es e, Salbadorren itten zun lana, baiño gosia. Ta hiru eunian, jan zittun ciento tres manzanas. Attu, baiñon, hirugarren eunian akabo! Ahua ezin iriki! Del dolor! Hainbeste in zun...
-Baiña ansietatea, ansietatea...
- Aizu, ta hola, hoin ama pentsazazu, el hambre que habia, bai, el hambre que habia.
- Ta hemen, kalian, jana, nola jendea billatzen zun?
- No, nik ez dakit, nik egiya esangoisuet, ni neskame neon Tolosan, panaderi batian ta eitten nun barra osua puxketatu, puxketatu. Ta puxketak bezela etxea bialtzen nun, ahal nun guztina, aittu? Karo, puxketak bezela.
Egilea(k): Irati Lizeaga (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!