Lagun artean eta etxean euskaraz
Dena erdaraz egin behar izaten zuten eskolan eta doktrina ere erdaraz. Umeen artean eta etxean euskaraz egiten zuten. Jose lantokian hasi zen batez ere erdaraz egiten. Irakasleak izendatzen dituzte.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Idoia Etxeberria
- Data: 2015(e)ko abenduaren 15a
- Iraupena: 0:02:08
- Erref: VIL-029/004
- Kodifikatzailea: Arianne Unamuno
- Gaia(k): Politika » Euskara eta politika , Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Maisu-maistrak
Transkripzioa
-Jose: Dan-dana erderaz kantatzen zan.
- Juan Mari: Dana.
-Benito: Dana.
- J: euskeraz...
- JM: Euskeraz oso gaixki.
- J: euskeraz batez.
-JM: Ni...ni esateizut, hemendikan jun nitzan bost urtekin Urnieta, taa honea etorri nintzanian beatzi urtekin erderaz enakin ezertxo ere, ezertxo erez eh!
-J: Galarazita ikasi gendun, doktriñak ta hoi danak, danak erderaz.
-JM:Bai.
-J: Denak. Doktriñak ta doktriñak ikasi behar izaten zan dana memoriz e, baiño dena erderaz.
- X: Ordun euskeraz etxian bai eta...
-B: etxian.
- J: Kalian bai.
-JM: Geuon artian ta ume tartian ta zean bai.
-B: Etxian erremiyoik gabe, gurasuak erderaz ez zekitten ta!
-JM: Karo.
- J: Ni erdera hasi nintzan ikasten ba lanea hasitakuan, hamalau urtekin.
-B: Bai.
-J: [...] lantokin zean. Lantokin’e euskalduna asko zan baiño tarteka izaten zian erdaldunak ta beaiekin...pixkana pixkana zea, oain, ondo ez baiño behintzat. Eskolan bate, beti erderaz.
-JM: Amasan akordatzen naiz ni Amasan ibili nintzanian, maisu bat Don Marcelino, ezatuko al zenuten? Maixu ttiki ttikiya zan, txepa pixka batekin ta, maixu ona zan. Geo bestia [...] Gaskon, ostra, harek...harek partittu itten zun.
-B: Gaskon.
-JM: Eta geo handikan behera jetxi giñanian, Cuevas o, nola izena zun? Cuevas.
- B: Cuevas.
-JM: Jo, harek...harek...harek behatzak hola jarri ta “¡dale!”.
-B: [...] bezelako bibotiak zittun.
-JM: Kalian bizi zan bera, hortxe bizi zan! Eta buenoo, buenoo.
- J: Ba ni beti maixtrakin ibili naiz eskolatan, bai maixtra beti.
-JM: Hoi suertia.
-B: Baiño maixtrak’e izaten zittuen eh...
-J: Bai.
-B: Zipriztiñak ematen zittuenak.
-J: Pixkat gogor xamar edo baiño bueno, pasablia. Apaiza hua zeakua. Hoitan bakizu [...] maistra, esto...apaizan etxe azpin izaten zan, gela genun, ta geo zea apaizeta [...].
-JM: Beti toki guztitan.
-J: Bai.
-JM: Toki guztitan pasa dana.
-J: Beti doktriña, hau dala hau beti eliz, eliza ingurun beti bueltaka.
-X: Hori Andoainen?
- J: Andoainen, bai. Sorabillan.
Egilea(k): Irati Lizeaga (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!