7 urte zituela, tifusa
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan VIL-007-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Zazpi urte zituela tifusa arrapatu eta negu osoa ohean pasa zuela kontatzen du. Oinez ibiltzea ere ahaztu egin zitzaiola dio.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Miren Artetxe
- Data: 2010(e)ko azaroaren 24a
- Iraupena: 0:01:25
- Erref: VIL-007/003
- Kodifikatzailea: Izaskun Gaston Balerdi
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Osasuna » Gaixotasunak
Transkripzioa
- Zazpi urterekin negu guziya ohean pasa nun.
- A bai?
- Bai. Esango dizut. Nere ahizpa zegoen neskame notarioanian. Eta notarioan semiak tifus harrapatu. Tifus. Eta bi neskame izan zian, bi neska horiek kontajiatu tifusekin. Nere ahizpa ere... ni ttikiya nintzan, harek hemeretzi urte zittun, nik zazpi urte. Ni katarrokin ohean, "catarro viejo". Ta gauerako, hura burutik nahastuta ibiltzen zan, ta gaberako monja etorri zitzaion, kontu itteko ahizpari, hura gaizki... nik katarrua, nik gosia, "ama, ekarri nei [...]" esaten niyon, baiña ez zidan ekartzen.
- Ta urte guztiya in zendun, e?
- Martxora arte, ya eguzkiya atera zanian. Medikua egunero etortzen zitzaigun e! Ta hasi zanian eguzkiya ateratzen bueno ale, altxa. Oinez ta dana ahaztu in zitzaigun ibiltzen, hainbeste denboran, urte guztiya ohean [...]!
- Ta nola hasi ziñaten berriz'e ibiltzen?
- Ez dakit nik.
Egilea(k): Irati Lizeaga (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!