Fusilatuak eta kartzelaratuak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan VIL-004-021 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Amasan ez, baina Villabonan lau bat pertsona hil zituzten. Kartzelara ere eraman zituzten batzuk, itsasontzi batean.
- Auzoa: Amasa
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Miren Artetxe
- Data: 2010(e)ko urtarrilaren 22a
- Iraupena: 0:01:15
- Erref: VIL-004/021
- Kodifikatzailea: Idoia Etxeberria
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Errepresioa
Transkripzioa
- Ta Amasan bertan ordun ez zan gertatu, ez dakit ba, Astiasun bezela herritarren arteko lixkarrik, batzuk errekete boluntario in diala, bestek nazionalistak diala?
- Hori ez det zeatu baiño hil bai in zittuen Villabonan.
- Bai ezta?
- Hil zittuen. Bai.
- Nola izan zan hori?
- Ba hori hartu ta eman ta hil ta kitto! Nazionalistak ziala ta, jakiña etorri zian beste napar hoik ta nazionalista hoik gorrik zian.
- Ta ze baserritakokok hil zittuen?
- Ez, amasan baserritakoikan ez zuen hil. Villabonakuak hil zittuen.
- A Villabonakoak?
- Villabonakoak, Amasan ez zuen iñor hil.
- Zenbat edo?
- Lau bat behintzat bai, gutxinez, gutxinez bai. Eta gero kartzela eman zittuenak'e bai. Osea que barkuba esaten zuen, barkua, barku batean eman ta eduki zittuen.
- Barkua?
- Barku batian bai.
- A bai e?
- Bai. Ez dakit ze izen izango zun baiño bastante denboan egondu zian.
- Lanen?
- Ez, kartzelan bezela.
- Baiñon barkun?
- Barkun.
Egilea(k): Irati Lizeaga (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!