Puri Urrestarazu Garmendia
Amasa-Villabona (Gipuzkoa) (1945)
Biografia
Villabonako Legarreta auzoko Legargoiena baserrian jaioa. Aita bertakoa zuen eta ama Amasako baserri batekoa. Zazpi senide ziren, baina bat umetan hil zen. Puri azkenaurrekoa da. Umeak zirenean, baserritik bizi ziren: animaliak, barazkiak... Amak behi-gazta ere egiten zuen, plazan saltzeko. Villabonako moja ikastetxean ibili zen Puri umetan, Hijas de La Cruz ikastetxean. 18 urte betetzeko zituela, SACEM lantegian hasi zen lanean, bulegoetan. Ezkontzeko utzi zuen lana. Irurara ezkondu zen, Jexux Mari Arsuagarekin, eta bi seme-alaba izan zituzten. Umeak hazita zeudenean, berriz hasi zen lanean, Irurako medikuaren kontsultan hasieran eta Anoetako anbulategian geroago. Hortik hartu zuen erretiroa.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
VIL-051 | 2019 | Euskal Herriko Ahotsak | Idoia Etxeberria |
Pasarteak
Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?