Pedro Iraola Belza
Amasa-Villabona (Gipuzkoa) (1941)
Biografia
Zizurkilen jaioa, Aizpuruneko etxean. Aita Villabonakoa zuen, Zubiaurre baserrikoa; ama, berriz, Etxarrikoa, baina hamar urtetatik Zizurkilen bizi zen. Aizpurunean egiten zuten lana biek. Pedro hiru senidetan txikiena zen. Mojetan ibili zen eskolan, Villabonan, Jaunartzea egin arte, eta gero Zizurkilgo eskola publikoan. 10 urte zituela, familia Villabonara joan zen bizitzera, Kale Nagusira. Zubiaurre baserrian ere asko egoten zen. 13 urterekin SACEMen hasi zen Pedro, lehenengo bertako eskolan ikasle moduan eta gero langile moduan. Handik urte batzuetara Tolosara joan zen lanera, paper lantegira. Beste toki batzuetan ere egin du lana, mekaniko moduan. Ibarrako emakume batekin ezkondu zen, Villabonara, eta bi seme-alaba izan zituzten.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
VIL-025 | 2015 | Euskal Herriko Ahotsak | Idoia Etxeberria | ||
VIL-026 | 2015 | Euskal Herriko Ahotsak | Idoia Etxeberria |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute