Altzaga (Gipuzkoa)

Euskara politena Tolosaldeakoa da

Euskara politena Tolosaldeakoa da <p>Euskara politena Tolosaldeakoa dela iruditzen zaio, garbiena delako. Gazteak euskaraz entzuteak poza ematen dio baina gutxi entzuten dela iruditzen zaio.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ALG-002-025 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Euskara politena Tolosaldeakoa dela iruditzen zaio, garbiena delako. Gazteak euskaraz entzuteak poza ematen dio baina gutxi entzuten dela iruditzen zaio.

Transkripzioa

- Eta euskera zutzako nungua da polittena? Nungo euskera gustatzen zaizu zuri?
- Euskera polittena hemen nik Tolosaldekoa izango dela uste det /ustet/.
- Zeatik? Jendek hala esaten dulako o [...]?
- Ez, ez, garbitasunegatio, garbitasunegati. Zeatik hemen juten zea Ataunen... oiñ Ataunen asko hitzein da oaingo postura, e, baiño lehen garai baten, [etxekotan’e “toixa” ta “etxu”] ta ez dakit zer ta. Ta beste hemen juten zea zea aldea, Oñati aldea ta, hoi, txantxiku zea hoik, ta hoiei euskeraz ai diala´re ez zaie entenditzen. Ta juten bazea Bizkaia, berriz... e? Euskeraz baiño erderaz gehio hitz eitten due /hitzeitteue/ euskeraz ai diela: “tenporak esplendiduak eitten jok e trigua maduratzeko” ta... Oseake, euskerea... hemen... Beno, Tolosatik honea gutxi kanbiauko da, e.
- Eta zuk antzematen dezu gaurko gazteta, zuengadikan gaurko gazteta, euskera diferentzie? Entenditzen dezue gaurko gazten euskera?
- Bai, entendittu hoi bai. Ta nei poza ematen dit askotan, hola, gazteakin, nexka gaxtek eta mutil gaztek-eta ikusi eta kalen euskeraz hitz ein ezkero, baiño oso gutxi aitzen da. Oso gutxi aitzen da. Baiño poza eman bai, e! Ta itten duenen dotorezikin, gaiñea...! zeatik gure mutiko txikik lehengon in zittun zazpi urte, ta harrek itten don euskera politte...! ta garbi garbi hitz eitten do, gaiñea, ta hizkera dotorea da hortan.

Egilea(k): Alaitz Urkizu Elizetxea

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia