Euskara inguruko herrietan
Tolosaldeako herrietan euskara berdintsua da. Aldaketak Alegiatik aurrera hasten dira. Kostaldean ere pixka bat aldatzen da. Garai batean Donostian euskaraz asko hitz egiten zela dio. Tolosako euskara garbiena da.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Miren Artetxe
- Data: 2010(e)ko otsailaren 04a
- Iraupena: 0:03:03
- Erref: ALK-001/027
- Kodifikatzailea: Karmele Arteaga
- Gaia(k): Euskara » Euskalkia, herri hizkerak, euskara batua
Transkripzioa
- Ta oain galdera ya bakarrik hizkeraatik: zu Alkizakua izan ta, geo, gaiñea, Anoeta etorrita bizitzea ta, hizkera diferentziik badao Alkizatik Anoeta?
- Ze, hizketan?
- Bai.
- Hizketan ez.
- Ezta bat ere?
- Ez, uain kastillano, hemen kastillano asko do ta [...]. Baiño ez, ez, euskera… Alkiza ta Anoeta ta Irura ta hoi, hau… Tolosaldea. hau, hau, hemen, hizketa ta…
- Baiño Amezketaa ya kanbiatzen da.
- Bai, bai.
- Nun hasten da? Ze inguru da iguala ta ze inguru berdin…?
- Ba, behin Alegri ezkeo… Ta geo, Eibar aldea ta horrea, berriz, askoz diferentego.
- Ta hemendik Beasaiñea’re…
- Zea… E? Bai, bai, bai, beti beste azento bat-eo ematen die /emateiye/. E?
-Ta beste… hemen esan dezu Irura, Anoeta, Alkiza igualtsu; Larraul’e bai.
- Bai, bai, bai.
-Ta Zizurkil ta Astiasu ta Villabona ta?
- Bai, hoik’e bai, hoik’e bai, Villabona ta hoik’e bai. Aia ta. Gero kostaldea berriz’e kanbiatzen da: Orio, Zarautz ta hor pixkat kanbiatzen da.
- Ta beste aldea? Hernani aldea ta?
- Hernani aldia ta hemengo modun. Hernani bertan dao.
- Baiño hizketa ez da kanbiatzen?
- Ez, ez.
- Ta Hernanitik aurrea ya Donostitik aurrea ta Pasaia ta… hoik?
- Donostin normal. Ta uain esango dizut, garai batian behintzat, gu juten giñanian, euskera, konformidadian e, habitante ta konformidadian, euskeraz gehien hitz eitten zana Donostiya.
- Bai, e?
- Bai. Beste eozein herri txikitan gutxio. Konformidadian, e! Habitantian konformidadian. Donostiya euskalduna da.
- Bai, e? Zentrua’re bai?
- E?
- Zentro aldia’re bai?
- Bai, bai, bai, bai, bai, bai, bai. Ni harrittuta eon… geatu izandu naiz Donostin. Ustez jende zea ematen duenak, gure aldian beste postu bateko jendia ta zeak eta, euskeraz been artian, tapa-tapa-tapa. Ta… mekauen la puñeta! Ta Tolosan erdera igual dana.
- Esaten due, ordia, Tolosako euskera dala polittena ba?
- Bai, bai, bai, garbina.
- Hala al da?
- E?
- Hala al da?
- Gutzako bai. Ba bai, Tolosako euskera garbi itten da /ittea/. Bizkaikuan aldian… “leyua”re “bentania” esango dizue /esangoizue/ haik. Ta beste gauza asko holaxe. Uain gogoatzen… ez dia gogoatzen ta. Ahaztutzeko aiña denboa´re berriz bada ta!
Egilea(k): Alaitz Urkizu Elizetxea
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!