Alkiza (Gipuzkoa)

Beste probintzietako euskaldunak eta euskara

Beste probintzietako euskaldunak eta euskara <p>Soldadutzan zegoela, Feliperen baterian leku askotako euskaldunak zeuden. Hala ere, elkar ulertzen zuten. Galiziakoen hizkera ere berezia egiten zitzaien.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ALK-001-026 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Soldadutzan zegoela, Feliperen baterian leku askotako euskaldunak zeuden. Hala ere, elkar ulertzen zuten. Galiziakoen hizkera ere berezia egiten zitzaien.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta zeun arten’e, klaro, danak gipuzkoarrak ez ziñaten izando.
- Keba! Bizkai aldekuak eta naparrak eta…
- Ta zuk aurreneko aldiz bizkaitar bat aitu zendunian, ze pentsatu zendun?
- Gutxi gorabehera pentsatzen gendun e.
- Baiño ez zendun pentsatzen “hauek hitzeiten die zelebre, motel!”?
- Esango dizut /esangoizut/ historiya. Bizkaitarrak zean ta, “Hi —nei, nei esan zian e, bizkaitar batek— Hi! nere arrebai fotua ikusi al diok?”. Ta guk seitun pentsatzen gendun txarrena, fotua, baiño harek fotua, fotua normala esan, harek, “fotua ikusi al diok”, “fotografiya ikusi al diok” esan nahi zun harek, ta forografiya, guk beste gauza bat pentsatu.
- Ta entenditu, entenditzen ziñaten berez? afuafuafua haste zianian…
- Ba, ba, ba, bai, bai, moldatzen giñan nola-hala, moldatzen giñan.
- Ta zeuen arten ribalidadeik, hola, gipuzkoarrak ta bizkaitarrak eta…?
- Ez.
- Parra iteko’re ez? bromatako’re ez?
- A, ba, holakoxe tonterin bat esaten bazan. Bizkaitarrak hizketa diferentia due, zelebria due. Josus! “Bentania” ta…
- Ta naparrak? Naparrak’e antzeko xamar?
- Ba…! Ba… halako pixkat nahastutzen du /nastutzeu/, baiño ez, naparra… Bai, bai, diferentiak dia, diferentiak dia, diferentiak dia, bai euskera ta erdera… tira. Galleguak “[in da] carallo” “[in da] carallo”. “Carallo” da… esanda´re igual izango dio /izangoiyo/, ezta?
- Bai, hala balin bada…
- Gizonezkuak izaten dun /izateun/ hoi. “Cona” emakumiana.
- Koño!
- “[In da carallo cona]!”
- Hala ibiltzen zian?
- E?
- Zuek’e hala ibiliko ziñeten, euskeraz, baiño maldiziyoka zuek’e…
- E, maldiziyua ez da e…
- Ez al da?
- “Carallo” esaten dizut. Entenittuko zenun?
- Bai.
- “Cona” esan dizut. “[In da] carallo, [in da]…”, “[in da]” horrek ez dakit ze esan nahi dun. “[In da carallo cona que te fuyu]”, hoin hizkera hoi da. “Rapaz, rapaz”, emakumiai “rapaz”.
- A bai? Gallegok’e...
- “Como si la chica no… rapaz. Ahí está, mira la rapaciña”.
- Ondo ematen ziñaten gallegokin?
- Buf!
- Besteik be.
- Bai, bai, haik been aldetik, ta gu zean, etortzen giñanian sartu ta… sekulan, nik pentsatzen det, iñokin ez nun izan ezen zeaiken.

Egilea(k): Alaitz Urkizu Elizetxea

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia