Pakita Artola Egiburu
Alegia (Gipuzkoa) (1923)
Biografia
Aita Amezketako Ugarte auzokoa zuen, eta ama Bidaniakoa. Bera, ordea, beti bizi izan da Alegian. Bere jaiotetxea San Juan kalean zegoen, zaharregia izatea egotzita bota bazuten ere. Alegian mugimendu politiko nabarmena izan zen gerra aurretik, eta gogoan du frontoian entzundako mitina: umea zen orduan, baina harrigarriak egin zitzaizkion Jose Antonio Agirre edo Telesforo Monzon bezalakoen hitzak. Aita nazionalista zuen, eta Alegian nazionalistek zigor gogorrak jasan bazituzten ere, aita libratu egin zen. Ez, ordea, familiako beste kide batzuk. Garai gogorrak izan ziren haiek Pakitarentzat ere. Gerra garaian Albizturren pasa zituen hilabete batzuk, neskame gisa, baina laster itzuli zen etxera. Alegian bertan ezkondu zen, eta han bizi izan da azken urteetan ere.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ALE-002 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Miren Artetxe |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute