Luis Haranburu Altuna
Alegia (Gipuzkoa) (1947)
Biografia
Aita Altzokoa eta ama amezketarra zituen. Luis, bera, Alegian jaio zen, ordea, Amezketako bideko etxe batean. Lau senidetan hirugarrena, 1959an Saturrarango seminarioan sartu zen eta ondoren Donostiako seminarioan segituko zuen ikasketekin. 1968an, ordea, Parisa joan zen Filosofia ikastera. Han hiru urte egin eta herrira itzuli zen. Behin Euskal Herrian, Lur taldean hasi zen lanean, idazten eta edizio lanetan batez ere. Zeruko Argia eta Anaitasuna aldizkarietan kolaboratu zuen garai haietan. Gerora idazteari sekula utzi ez badio ere, edizio lanetan aritu da, bere kontura.
Idazle gisa sari ugari jasotakoa da (Pio Baroja edo Toribio Alzaga sariak, besteak beste), eta bere txikitako oroitzapenetan oinarrituz idatzi du Ardo Zopak (2009) liburua.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ALE-006 | 2011 | Euskal Herriko Ahotsak | Miren Artetxe |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute