Albiztur (Gipuzkoa)

Gerra garaian egin zuen harrobiarenak

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Hizlaria(k): Uranga Alberdi, Carmen

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ALB-005-037 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Gerra aurretik izan zuen harrobiak garairik onena. Gerra garaian behera egin zuen negozioak.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta ordun gerra denboran, nahastu in zan erabat.
- Dana nahastu zan. Nik ez dakit. Gue negozioa´re bukatu zan, attai kamiona kendu zien, ez giñen gu politikuk ez ezer ez, ez gendun ezertan, ez gendun ezertan, ez, ez, ez eskubirik ez ezkerrataz hitz ein. Ez genekiun ezkerra zen zan eta eskubi zer zan, baiño nik ez dait zeatik, zeatik, dana nahastu zan gue negoziua. Gero aitte gerraa eraman zuen, ama bakarrik hemen, dana nahastu, dana, ta geo kitto, ez zan gehio hasi. Ez zan gehio hasi. Hala segittu balu, ez dakit nola eongo giñan, atzerrin bezela igual, han bason janez-ta, baiño nik ez dakit geo nola adelantatu zan, ni ezkondu nitzen hemendik, klaro sasoia etorri ta jendea zortzi, danak neskame ta morroi, da ni ezkondu nitzen “con veintisiete años” ta “veintisiete años, y”, jarri nitzen Iruran, Iruran jarri nitzen, eta beste orduako zaharrena ezkonduta zeon ta ni neskame, “en un barrio de Tolosa”. bar Uranga. Izeko-osabak zien haik, eta han ein nittun ez dakit bosten bat o seien bat urte, eta geo nobiyua in nun ba ta ezkondu in ber zala, ta etxe hau triste zeon, danak alde inda, batzuk neskame ta bestek, hemen´e dana atzeatu zan ba ta ez zeon diruik´e, ta ezkondu in ber gendula ta geo baten bat etorri ber zala etxea, baten bat etorri ber zala etxea, ta nik esan nion: "Bueno etxea aber ba zaharrenetik zaharrenea hasi berko zue". Ta zaharrena´re ondo zeon ta bigarrena´re bai ta, ondo ta, bueno nik jun berko nula, nik, etxe hare zeon, “de cuando la guerra estaba”. Ta etxe hare desastre zeon ta etxe hutsek´e asko, jende berri hau etortzen hasi zan arte ta geo ba, bueno ba etorri giñen ta ume txiki bat bagendun orduako zaharrena Jexux, han goien etxe polit askoa auken huaxe da, eta hue gendun ta etorri giñen ta, hori, hue hotzikara ematen zun, lehengo tokik eta zezken baiño, eze in gabe urte askon ta, [...] bueno, etorri giñen behintzet. Ta nola lehen leheno´re beti taberna izan dan, nik´e taberna jarri. Guk ez dakiu besteik, Tolosan´e neskame eon nitzen ta, nik´e taberna jarri ta bueno, ondo.
- Senarra zendun, irurarra? Irurakoa zendun senarra?
- Ez, Albizturkoa.
- Albizturkoa?
- Bai, hementxe dao, ateatzeko esan ber diot. Holaxe, hasi giñen da, bost ume izan giñun da haik´e hazi giñun da, ondo, primeran. Ta oain ba, oain erretiroa hartuta, ta danak hementxe geatu die gue seme-alabak, ez zuen iñoa juteko gogoik hemendik ta.
- Seiñale ona.
- Esan dizut, lau mutil ta hemen alaba geatu zan ta, primeran. Honek eamaten du oain hau.
- Ta taberna jarri zendunian berriz´e hemen, seitun hartu zun martxa?
- Bai, ez zan taberna zea haundiik, beste fundamentu, gu bezelaxe zeren ta jendeik ez zan etortzen ta, kotxeik´ez zan arten da, baiño pixkana-pixkana-pixkana-pixkana, dana piztu!
- Ze ematen zenduen ordun tabernan? Ze jenero izaten zan?
- Ba jenero aurrena hasi giñen beti basarritarrak ez zien ba iñoa ateatzen, iñoa ez zien ateatzen ta nahi zuen ba, lanbatetan-ta atera nahi izaten zuen ta ba jartze zuen ba antxume jana o arkume jana o txerri jana o beti zeoze, biltzeko zea, trikuk´e bai jartze giñun. Ta jartzen zuen zea, lanbaten, ordun jenealen lanbaten ta igual biltzen zien dozena bat laun-taa, ta hoik txerrik jan da "viva la juerga!". Ta geo jai goizen izaten zien mezak, ta ordun jende guztie mezeta etortzen zan, horkok eta hangok eta hemengok-eta. Goizen pattarra atea, pattarra atea ogiekin ta, hue´re jaten zuen ta. Geo jai gauetan´e zahar batzuk alkartzen zien, gaztek bizikletan baldin bazuen alde iten zuen, baiño. Hola alde itten zuen ta geo, geo bakizu ze pasa zan? Hasi zien, musen ta hasi zien jendea moittu zan pixkat, ta geo kotxek hasi zien pixkana-pixkana...

Egilea(k): Maddi Gallastegi

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia