Salvador Zubizarreta Arruabarrena

Albiztur (Gipuzkoa) (1930)

Biografia

Albizturko Goikoerrotan jaioa. Aita Azkoitiko Martirietakoa zen, eta ama Hernialdekoa. Aitaren anaia okina zen, eta aitari saldu omen zion Albizturko okindegia. Salvador, zazpi senidetan bosgarrena, errotan eta okindegian hezi zuten, eta txikitatik jabetu zen okinaren langintzaz. Gerra garaian, ordea, errota itxi zuten eta ogia saltzea debekatu. Hala, gurasoek baserri bat hartu zuten errentan, nonbaitetik biziraun behar zutela-eta. Gerra bukatu ondoren, ordea, Salvadorrek hartu zuen okindegia, eta handituz eta berrituz joan zen. Geroztik, etxea bertan izanik, ez da okindegitik urruti ibili.

Zintak

KodeaDataProiektua
ALB-009 2010 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia