Karmele Maiz Ugartemendia
Albiztur (Gipuzkoa) (1931)
Biografia
Urretaberri baserrian jaioa. Zortzi senidetan gazteena, eskolara joateko senideak baino zorte hobea izan zuen. Tarteka, ordea, amari laguntzen zion Tolosara esnea banatzera, baita larunbatetan Zerkausira ere berdura saltzera. Gazte garaiko bizimoduak asetzen ez zuela-eta, moja sartzea erabaki zuen 26 urterekin. Orduantxe sortu berria zen Tolosako Gainberri komentuan sartu zen Albizturko beste bi lagunekin batera. Karmelek ez luke atzera egingo eta ez da behin ere damutu moja sartu izana, oso zoriontsu bizi dela aitortu du. Moja baten bizipen eta sentipenak kontatu ditu.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ALB-013 | 2011 | Euskal Herriko Ahotsak | Maddi Soroa |
Pasarteak
Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?