Joxe Manuel Muñoa Etxeberria
Albiztur (Gipuzkoa) (1928)
Biografia
Albizturko Gomaiztegi baserrian jaioa. Aita bertakoa zuen, eta ama ere Albizturkoa, familia Gaztelukoa bazuen ere. Gerra hasi zenean zortzi urte besterik ez zituen, baina gogoan du Urkizutik tiroz nola moztu zioten adarra etxe pareko lizarrari Francoren aldekoek. Sei senidetan bosgarrena, gazterik hasi behar izan zuen lanean. Basoan hasi zen lehenik, pinudiak garbitzen; eta, ondoren, fabrikan hasi zen lanean, Arzabaltza paper-lantegian. 1956an hasi zen anaia batekin batera, eta hogeita zortzi urte eman zituen bertan lanean, erretiroa hartu zuen arte.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ALB-010 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Miren Artetxe | ||
ALB-011 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Miren Artetxe |
Pasarteak
Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?