Jexuxa Uranga Alberdi
Albiztur (Gipuzkoa) (1925)
Biografia
Ama Albizturko Itxaso baserrikoa zuen, eta aita, Laskibar baserrikoa. Jexuxa Albizturko Elane-n jaio zen, nahiz eta bera jaiotzerako herritarrek Estanga deitzen zioten etxeari. Izan ere, Elane taberna, denda eta estankoa ere bazen. Jexuxa zortzi senidetan zaharrena zen, eta hamahiru urterekin joan zen neskame lehen aldiz, Tolosako San Esteban tabernara (ondoren Bar Uranga izango zena). Handik Gebara etxera joan zen lanera, neskame, beti ere, eta hamabost urte zituela etxera itzuli zen. Etxean, ordea, jende nahikoa bazen eta lan gutxi, eta berriz ere lanera alde egitea pentsatu zuen. Hala ibili zen, Villabonan eta Donostian, Hotel Floridan lan egitera iritsiz. Donostia gustatu, nonbait, eta bertara ezkondu zen.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ALB-006 | 2010 | Euskal Herriko Ahotsak | Miren Artetxe |
Pasarteak
Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?