Zaraitzuko euskararen webgunea
2017ko mar. 14a, 10:34
Zaraitzuko euskararen nondik norakoak ezagutu nahi dituenarentzat, 'Zaraitzuko euskara' bloga.
Zaraitzuko euskara. Zaraitzuera. Ekialdeko euskalki berezia. Puntuan desagertu dela esan daiteke. Zaraitzueraz hitz egiten duen adinekorik ez baitago jada. Hori bai, badira zaraitzuera ezagutzen duten gazte bakan batzuek. Euskalkia biziberritzeko aukera txiki bat. Eta badute heldulekurik horretarako. Izan ere, 'Zaraitzuko euskara' bloga prestatu dutenek egundoko lana egin dute. Zaraitzuerari buruzko informazio andana jaso dute: ikerketak, hiztegiak, esamoldeak, bideoak, audio-grabazioak, transkripzioak...
Entzun daitezkeen soinu-grabazioen artean Ahotsak.eus webgunean jasotako batzuk ere badaude, Koldo Artolak egindako elkarrizketak hain zuzen ere. Hona hemen adibide bat, Orontzeko Severo Azkoiti almadiei buruz hizketan:
Zaraitzuerari buruz informazio gehiago izateko, ikus Aitor Aranak idatzitako artikulua eta Berria egunkarian Iñigo Auzmendi zaraitzuarrari egin zioten elkarrizketa.
Iruzkindu
Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.