Santa Ageda bezpera degu...
2011ko ots. 4a, 09:47
Tradizioari jarraituz aurtengoan ere hainbat txokotan entzun ahal izango dira Santa Agedako koplak, makila hotsez lagunduta. Ospakizun honen inguruko hainbat kontakizun eta kanta jasota daude Ahotsak.com-en.
Garbitu eztarriak, prestatu jantziak, hartu makilak... eta kalera! Ohitura zaharrak dio gaur santa-eskean ateratzeko eguna dugula. Euskal Herriko hainbat herritan ospatzen den jaia dugu hau eta Ahotsak.com-en jaso izan ditugu hainbat testigantza.
Hala nola, Zarauzko koadrilak bertsolari eta trikitilariekin tabernaz taberna nola ibiltzen ziren kontatu zigun Jose Mutiozabalek:
Sta Ageda eskeko giroa
Herri batzuetan, berriz, kintoak ospatzeko ohitura dute. Eskoriatzan esaterako, herriko kintoak alkandora eta praka zuriz jantzita, gerriko eta txapel gorriarekin, kalez kale eta baserriz baserri ibiltzen dira Santa Ageda koplak abesten. Aspaldiko usadioa hori ere; hala kontatzen digu Jose Pagaldaik hemen.
Eta zein ziren garai batean gure aiton-amonek abesten zituzten koplak? Hemen bi adibide: Bergarako Rufina Beiztegik eta Iurretako Maria Luisa Alberdik abestuak.
Badakizue beraz, aitzakia ona duzue gaur zuen abeslari dohainak erakusteko!
Santai Agedai, Ageda,
bixer da Santai Ageda
bihar da Santai Ageda baiña
gaur haren bezpera eguna!
Argazkia:www.euskomedia.org
Iruzkindu
Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.