Piarres Xarriton joan zaigu
2017ko mar. 17a, 13:03
Hazparneko idazle, politikari eta euskaltzaina zendu da, 95 urterekin. Ahotsak.eus proiekturako elkarrizketatu genuen, 2010ean.
Hazparnen jaio eta Baionan bizi zen euskal idazle eta politikaria. Piarres Xarriton, pertsona ezaguna euskalgintzan. Euskaltzain osoa, aditua euskal literaturan, teologian eta filosofian. Hainbat liburu idatzi zituen euskal idazleez, besteak beste Piarres Broussain euskaltzaleari buruz. Hazparneko eskola teknikoaren sortzaileetariko bat izan zen eta bertako zuzendari ere bai. Eusko Alkartasunaren sortzailetariko bat izan zen eta baita EA Iparraldeko presidente ohia ere. Alderdi horretatik Baionako zinegotzia ere izan zen.
Xan Airek elkarrizketatu zuen 2010ean, Ahotsak proiekturako. Hainbat pasadizo kontatu zizkion, besteak beste Hazparneko garai bateko bizimoduari buruzkoak. Larrugintzari lotutako herria zen Hazparne:
Arbasoak ehuleak zituela ere kontatu zuen Xarritonek:
Doluminak haren senide eta lagunei.
Idazle lapurtarrari buruz gehiago jakiteko, ikus Wikipedia.
Iruzkindu
Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.