Hazparne, larrugintzara zuzendutako herria<p>Hazparnetik Aturri aldera doan ibaian hamahiru eihera ziren, baina horietarik hiru bakarrik garia edo artoa ehotzeko. Besteek zenbait zuhaitzen azala ehotzen zuten (haritza, ametza, gaztaina) larrua tindatzeko tinta egiteko. Larru-apaintzaile ziren hazparnetar asko. Biziki lan zikina. Larrugintza hondoratu egin zen alemanak produktu kimikoak erabiltzen hasi zirenean. Askok Ameriketara emigratu zuten, bereziki Kubara, Habanara. Irakasle bat doktoretza tesia egiten ari da Hazparnetik Kubara joandako larru-apaintzaileez.</p>