Jose Antonio Villar abeslari eta aktore oñatiarra hil da
2026ko ots. 23a, 14:31
Ez Dok Amairu mugimenduaren sorreran egon zen Jose Antonio Villar. Gaztetxotatik hasi zen euskaraz kantuan -hasieran Iparragirrez mozorrotuta- eta bi disko klandestino grabatu zituen, euskaratutako kanta dantzagarriekin. Ahotsak.eus proiekturako elkarrizketatu genuen 2023an eta elkarrizketa ikusteko moduan dago.
Jose Antonio Villar artista oñatiarra hil da, 86 urterekin (1939-2026). Aktorea, idazlea eta batez ere musikaria: gaztetan hasi zen, 1958an, bakarlari moduan kantuan eta gitarra jotzen. Iparragirreren kantak abesten zituen hasieran, Iparragirrez mozorrotuta. Handik gutxira, Arrasate orkestinako abeslari bihurtu zen garaian, euskaratutako modako kantekin osatu zuen errepertorioa. 1964an bi disko txiki klandestino grabatu zituen, abesti dantzagarriekin. Ez Dok Amairu taldearen sorreran egon zen Villar eta lehenengo kontzertuetan parte hartu zuen.
Musika-tresnen denda izan zuen Arrasaten eta soinu teknikari ere aritzen zen. Galdakaoko Andra Mari dantza taldearekin Iparragirreren abestiak abestu zituen hainbat urtean. Bergarako Ariznoa dantzalekuko orkestrako abeslaria ere izan zen, hogei urtean. Goenkale telesaileko aktorea izan zen eta hainbat liburu idatzi zituen. 2023an elkarrizketatu genuen, euskalgintzaren historia jasotzeko eta hark kontatutakoak ikusteko moduan daude.
Disko klandestinoak nola grabatu zituen kontatu zuen pasarte honetan:
Eta beste pasarte honetan, berriz, bere musikari ibilbidearen nondik norakoak azaldu zituen:
Informazio gehiago Berrian, Goienan, Mondraberrin eta Wikipedian. Gure doluminak familiari eta lagunei.
Iruzkindu
Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.





