Bakarlari bezala hamar urtez<p>1964ko diskoetarako aukeratutako kantak dantzagarriak ziren, ordurako hasita zegoelako Arrasate orkestinako abeslari bezala. 1958 eta 1968 bitartean, bakarlari bezala ere ibili zen abesten, Ez Dok Amaitu sortu zen arte. Jose Mari Iriondoren bitartez lortzen zituen emanaldiak. Galdakaoko dantza-taldearekin ere abesten zuen.</p>