Ibarretxe: "Ezinezkoa da lehendakaria izan eta euskara ez jakitea"

2017ko urr. 19a, 12:48

Bideo labur bat prestatu dugu Juan Jose Ibarretxe lehendakariari ahotsak.eus proiekturako egindako elkarrizketako pasarte onenekin. Hementxe ikus dezakezue!

Juan Jose Ibarretxe lehendakaria elkarrizketatu genuen maiatzean, ahotsak.eus proiekturako. Umetako eta gaztetako kontuak jasotzea zen helburua. Sustraietara joanda, politikaz haratago. Eta, bide batez, baita euskararekin daukan harremana ezagutzea ere. Ibarretxe euskaldun berria da, eta ahalegin handia egin du hizkuntza ohiturak aldatu, eta euskaraz bizitzeko. Besteak beste, euskara eta identitatea izan zituen hizpide. 

Bideo txiki bat prestatu dugu, elkarrizketa hartako pasarte batzuekin:

Leioako EHUko campusean egin genuen hitzordua Ibarretxerekin. Twiterren mezutxo bat ere idatzi zuen lehendakariak, elkarrizketaren harira: 

Jose Antonio Ardanza politikari jeltzalearekin ere egon ginen, uztailaren erdialdera, Bilbon. Beraz, bi lehendakariren elkarrizketak ditugu Ahotsak proiektuan jasota: Ibarretxe eta Ardanza. Harrera beroa egin ziguten biek ere, oso gertuko agertu ziren, eta kontu interesgarriak kontatu zizkiguten. Ardanzaren testigantzekin osatutako bideotxoa ere laster izango dugu prest!

Iruzkinak

Erabiltzailearen aurpegia Ane Lardi | 2017-10-25

Izugarri gustatu zait laburpena: elkarrizketa osorik entzuteko gogoa ematen du. Ea laster badugun aukera hori :-)
Lan bikaina berriro ere, ekipo!
Segi horrela!

Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia