Jose Antonio Ardanza Garro

Elorrio (Bizkaia) (1941)

Biografia

Politikari jeltzalea eta enpresaburua. Elorrion jaioa, guraso biak baserritarrak zituen, kalera bizi izatera joandakoak. Hiru urte eta erdi zituela ama hil zitzaion. Orduan Ondarroara joan zen bizitzera, osaba-izebekin, aldi baterako. Zortzi urterekin bueltatu zen Elorriora, ondarrutarrez berbetan. Aita berriro ezkondu zen. Herri eskolan ibili zen Jose Antonio, eta 12 urterekin Derioko seminariora bidali zuten. 18 urte bete arte egon zen han. Elorriora bueltatu zenean, herri mugimenduan murgildu zen: antzerkia, mendi taldea, Elizaren bueltako gazte taldeak... politikarako harra ere bazuen ordurako. Zuzenbidea ikasten hasi zen Bilbon, Deustuko unibertsitatean, eta EGIko kide egin zen; talde klandestinoa zen garai hartan. Ezkutatuta ere egon behar izan zuen, Polizia segika zuelako. Haurtzaroko eta gaztaroko pasadizoak kontatu zizkigun Ardanzak, Franco hil aurrekoak. Ondoren Arrasateko alkate izan zen, Gipuzkoako Ahaldun Nagusi eta Eusko Jaurlaritzako lehendakaria (1985-1999). Gaur egun Euskalteleko presidentea da. Ezkonduta dago eta bi seme-alaba dauzka. 

Zintak

KodeaDataProiektua
ELO-193 2017 Euskal Herriko Ahotsak
ELO-194 2017 Euskal Herriko Ahotsak

Pasarteak

Hizlari honen zintak aztertu gabe daude oraindik. Ezin da pasarterik kontsultatu.
Laguntzerik nahi?

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia