"Euskara gaixo" dokumentala, Osakidetzako hizkuntza urraketak salatzeko

2011ko mai. 6a, 09:37

Hizkuntza Eskubideen Behatokiak dokumentala kaleratu du, Kepa Elortza oñatiarraren testigantza oinarri hartuta, Osakidetzan hizkuntza eskubideen "etengabeko urraketa" salatu eta "urjentziazko neurriak" eskatzeko.

2011ko lehen salaketa ipini zuen Kepa Elortzak Behatokian eta hauxe baliatu dute Osakidetzan egunero gertatzen denaren adibidea erakusteko. Oñatiarrak euskarazko zerbitzua behin eta berriz nola ukatu dioten kontatzen du 22 minutuko bideoan, tartean profesional batzuen iritziak ere jasotzen direlarik.

Kepa Elortza Euskal Herriko Ahotsak proiektuko kide  da eta webgune honetatik gure babesa, animoak eta eskertza eman nahi dizkiogu. Animo Kepa!

 

Duintasun bidea. Euskara gaixo dago Osakidetzan from HIZKUNTZ ESKUBIDEEN BEHATOKIA on Vimeo.

Albiste gehiago:

Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia