Euskal literatura modernoaren hastapenei buruzko bideoa prestatu dugu

2020ko urr. 21a, 10:40

Zeintzuk izan ziren euskal literatura modernoko lehen lanak? Ahotsak.eus proiektuan hainbat idazle eta literatur aditu elkarrizketatu ditugu, literaturaren historia ezagutzeko. Testigantza horiekin, 60. hamarkadako literatur lanei buruzko bideoa osatu dugu. 

Zeintzuk izan ziren euskal literatura modernoko lehen lanak? Zer ezaugarri zituzten? Nolakoak ziren ordura artekoak? Literaturaren XX. mendeko bilakaera, kostunbrismotik modernotasunerako pausoak, ezagutzeko bidea ematen duen bideoa gertatu dugu. Hementxe duzue:

Ahotsak.eus proiektuan hainbat idazle eta aditu elkarrizketatu ditugu literaturaren historia jasotzeko: Arantxa UrretabizkaiaBernardo AtxagaHarkaitz CanoMari Jose OlaziregiYolanda ArrietaJuan Martin Elexpuru eta Patri Urkizu, besteak beste. Bideo honetan bereziki 60ko hamarkadan jarri dugu begirada. Hori bai, 70. hamarkadako lanei buruzko bideoa ere prestatu dugu, honen jarraipena izango litzakeena. 

Ahozko ondarea jaso eta zabaltzea da Ahotsak proiektuaren helburua. Transmisioa egitea. Euskararen eta euskal kulturaren historia ezagutaraztea oso garrantzitsua da, bereziki belaunaldi berriei. Bideo hau ikastetxeetan, Batxilergoko Euskara eta literatura ikasgaian, erabitzeko proposamen pedagogikoak ere gertatu ditugu, eta fitxa sortu dugu Ikasgelan webgunean. EIMA 2.0. proiekturako egin dugu bideoa, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren babesarekin. "Herritarren ahotsak: transmisioa ikasgelan" proiekturako hain justu. 

Ikasgelan webgunea ahozko ondarea zabaltzeko sortu genuen, lehen etxeko sukaldean egiten zen transmisioa ikasgelara eramateko, teknologia berriak erabilita. Dagoeneko gaikako 100 bideo baino gehiago jarri ditugu irakasle eta ikasleen eskura, hainbat gairekin lotutakoak, LHrako, DBHrako eta Batxilergorako. 

Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia