Elgoibarko toponimiaren inguruko lana aurkeztuko da
2012ko ots. 28a, 18:19
Elgoibarko Udalak antolatuta, Elgoibarko mapa toponimikoaren aurkezpena izango da etzi, martxoaren 1ean, osteguna. Elgoibarko Kultur Etxeko hitzaldi gelan izango da, arratsaldeko 19.00etan.
Elgoibarko Udaleko Euskara Sailak 2009ko udan kaleratu zuen herriko toponimia jasotzeko beka, orduan jakinarazi genuen bezala. "Gotzon Garate" izeneko toponimia beka deialdiaren helburua zen, Elgoibarko toponimia jaso, aztertu eta finkatzea.
Azterlanaren iraupena hamalau hilabetekoa zen, eta zuzkidura ekonomikoa, berriz, 20.000 eurokoa. Amaia Pinachok eta Nerea Alabak egin dute lana eta Euskaltzaindiaren gidaritzapean egin da, erakundearekin propio sinatu zen hitzarmen bati esker.
Joan den urrian egin zen bildutakoaren aurkezpen publikoa, Izanaren izena jardunaldietan, eta azkenik, aste honetan aurkeztuko da mapa bera.
Aurkezpena Elgoibarko Kultur Etxeko hitzaldi gelan izango da, martxoaren 1ean, osteguna, arratsaldeko 19.00etan.
Iruzkindu
Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.