Elgoibarko toponimia jasotzeko beka

uzt. 4, 2009, 10:51 p.m.

Elgoibarko Udaleko Euskara Sailak aste honetan jakinarazi duenea, "Gotzon Garate" izeneko toponimia beka deialdia kaleratu berri du. Beka honen helburua Elgoibarko toponimia jaso, aztertu eta finkatzea izango da.

Azterlanaren iraupena hamalau hilabetekoa da, eta zuzkidura ekonomikoa, berriz, 20.000 eurokoa.

Lana Euskaltzaindiaren gidaritzapean egingo da, erakundearekin propio sinatu den hitzarmen bati esker.

Azterlan honetan parte hartzeko eskabideak irailaren 1etik 30era aurkeztu ahal izango dira.

Beka honi buruzko informazio zabalagoa ondorengo fitxategian (PDF, 266 Kb).

Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia