EHUko ikasleen transkripzioak sareratzen ari gara
2026ko urr. 23a, 12:00
Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Hizkuntzalaritza ikasgaiko ikasleek Ahotsak.eus webguneko hainbat pasarte transkribatu dituzte, Azler Garcia-Palomino irakaslearen gidaritzapean. Ehunka izan dira ikasleek transkribatutako pasarteak eta dagoeneko horietako 93 ikus daitezke sarean.
Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Gasteizko Letren Fakultateko Hizkuntzalaritza I eta Hizkuntzalaritza II ikasgaietako ikasleak, Azler Garcia-Palomino irakaslearen gidaritzapean, Ahotsak.eus webguneko lekukotasunak transkribatzen aritu ziren iazko ikasturte amaieran. Guztira 17 ikaslek hartu dute parte transkripzio-lanetan eta ehunka pasarte transkribatu dituzte, Euskal Herri osokoak: Getxo, Eibar, Oñati, Berango, Urretxu, Donostia, Mutriku, Garralda...
Ekainean jaso genituen lehendabiziko transkripzioak eta, pixkanaka, ikasleek egindako transkripzioak sareratzeari ekin genion. Momentuz lagin bat besterik ez da sareratu, 93 pasarte, hain zuzen ere. Hala ere, datozen hilabeteetan ere ikasleen lana bistaratzen jarraituko dugu. Eskerrik asko guztiei egindako ekarpenagatik!
Azken urteetan, 2009tik hona zehazki, Gipuzkoako eta Bizkaiko hainbat institututako ikasleek hartu dute parte Ahotsak.eus-eko pasarteak transkribatzen, baina unibertsitateko ikasleen transkripzioak jasotzen ditugun lehen aldia da. Beraz, mila esker Azler Garcia-Palomino irakasleari ere!
Iruzkindu
Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.





