Egitasmoa eta webgunea aurkeztu ditugu

2008ko api. 16a, 22:34

Gaur goizean aurkeztu dugu prentsaurrean proiektu hau. Donostiako KM kulturgunean izan da eta benetan pozik gaude orain arte jaso dugun harrerarengatik.

Azken urteotan erdi-ixilpean lanean jardun ostean, gaur goizean azaldu dugu prentsaurrean orain arte egindako lana.

Donostiako Koldo Mitxelenan elkartu gara eta bertan bildutako hedabideei azaldu diegu zer den Ahotsak egitasmoa: orain arte egin dugun lana, metodologia, une honetan zer material daukagun, epe laburrerako erronkak...

Aurkezpenaren ingurukoak beste zenbait tokitan ere agertu dira, besteak beste, Sustatu edo Goiena webguneetan, eta Arantzabalen eta Azpiren blogetan. Gutxi gehituko dugu horren inguruan.

Proiektua hobeto ezagutu nahi duenak, webgune honetan dauka informazio guztia eta parte hartzeko aukera.

Esan behar dugun bakarra hauxe da: eskerrik asko proiektu honetan lagundu duzuen eta laguntzen ari zareten guztioi, eta eskerrik asko azken orduotan egitasmo xume honi hain harrera ona egin diozuen guztioi.

Lanean jarraitzeko indarra ematen diguzue guztiok.

Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia