Bergarako Ipintza institutuko ikasleen transkripzioak sareratu ditugu
2015ko ira. 10a, 08:21
Bergarako Ipintza institutuko ikasleek Bergarako eta Antzuolako hainbat pasarte transkribatu zituzten iazko ikasturtean, Mendebaldeko euskara lantzeko. Guztiak www.ahotsak.eus-en daude ikusgai.
Mikel Belasko irakaslearen gidaritzapean, Bergarako eta Antzuolako hainbat pasarte transkribatu zituzten iazko ikasturtean Ipintza institutuko 2. Batxilergoko ikasleek. Mendebaldeko euskara lantzeko helburuarekin egin zituzten transkripziook, hirugarren ebaluaketan. Dagoeneko guztiak ikusgai daude Ahotsak webgunean. Eskerrik asko guztiei egindako ekarpenagatik!
Ikasturte bukaeran jaso genuen ikasleek egindako lanaren emaitza eta, apurka-apurka, pasarte guztiak sareratzen joan gara. Egindako lana emakume langilearen egunarekin lotu nahi izan zuten, gainera, eta gai horren inguruko pasarteak transkribatu zituzten gehienbat. Esaterako, Antzuolako Maria Arangurenen pasarte hau izan zen landutako pasarteetako bat:
Transkripzioa
- Larogeta lau urte.
- Bai.
- Eitteko, ez?
- Ez, eindda.
- Einda ya?
- Febreruan eindda, cinco de febrero.
- Ta nun jaixotakua zara?
- Caserio Loieta.
- Hori nun dao, hemen Irimo aldian edo?
- Ez, hortxe hortikaldian, hor baso aldera, bai, hortik aurrera. Hantxe giñan, ba, sei, sei aizta edo zazpi edo ez dakit, bai, anai-arreba. Ta gero, ba, lehen izeten zana zan basarrixa bat etxerako ta gero beste danak, ba, fuera.
- Maiorazkua geratzen zan.
- Bai, eso, eso. Ta beste danak, ba, krieda edo moja beste batzuk, eta ahal dan lekura.
- Beira.
- Bai.
- Eta inguruan, auzuan edo, tokau jatzuen moja sartu zan neskarik?
- Bai, por ejenplo. Ni hamahiru urtekin eskolan hasi, eta hamahiru urtekin eskolan hasi giñanian, gerria. Eta gero eskoletan jarri zan soldaua eta danok eskola bae geatu giñan, firmia be justu-justu. Ta gero hamalau urtekin guardizionerixan hasi, eta guardizionerixan [ein giñutzen] bost bat urte. Gu hiru aizta ibili giñan. Ta orduan, ba, beste lanik ez zeuan ta danak haraxe.
- Bueno, baiña lan... lan [biguna] behintzat, ez?
- Eta guardizionerixia akabau zanian, ba, geatu giñan herrixan, pues, "cantidad de chicas". Ta gero orduaintxe batzuk krieda be jun ezin eta gero lekuik be ez... Maiorazkuak harrapau zittuenak zeoze, eta moja asko.
- Bai e?
- Bai, neure lagunak´e bai moja. Eta oindio…
- Oseake, gerraostian...
- Bai, gerraostian. Hango lana akabau zanian, ba, danak kalian.
- Orduan gerra aurretik neska asko egoten zian taillarretan edo hemen...
- Ez zeuan baiña orduan tailler...
- ... kurtiderixetan lanian?
- Ba, bueno, geu, geu eon giñan berrogei bat neska eta mutil kurti… zerian, guardizioneria. Ta guardizioneria bat eta beste e(i)npresak, ba, horrek zian gizonak, kurtiderixak, baiña neskendako ez zeuan, ez zeuan. Eta orduan neskak geatzen zian, ba, zerbitzera jun biher zian /bizian/ edo bestela moja.
- Bai, bai.
- Bai.
Egilea(k): Leire Iparragirre (Ipintza institutua) , Itziar Madariaga (Ipintza institutua)
Bergarako Gloria Agirrebeñak bere lehenenengo lanaren berri ematen du honako pasartean:
Transkripzioa
-Ta gero kriada edo ibili ziñan? kriada edo?
-Ba ez. Ni egon nitzan… Movillasenian ein neban urtebete bat edo, lanian, fabrikan, fabrikan, “en la tejeduría”. Zeaittik han neukan nik, han lana itten zebana, nere aittapuntakua. Aittapuntakua badakizu ze dan?
-Bai.
-Bueno. Aittapunkakuak… han maistrua zauan fabrika horretan, eta harek eruan ninduan harutz lanera. Ta urtebete in neban telarretan, tejedora, ein neban. Neure lehengusiña bat be bazeuan eta haren lagun itteko egon nitzan. Urtebete in neban. Ta gero handik, mutillak, anaiak-eta, esan zebela: “Hori zeaittik euki bihar dou hor lanian? Ekarri hori etxera”. Eta etara ta atzera etxera ekarri ni, berriz etxera. Eta gero, klaro, ni etxian be, ba, ezer ein barik ezin egon, ta hasi nitzan josten. Josten, zeaittik eskolan be jostekua itten giñuan, bordatzen be bai, bainikak, eta lan asko itten giñuan eskolan, mojetan. Han ikasi giñuan josten. Eta gero handik, ba, egon nitzan etxian, josten. Beste puxkaten egon nitzan. Eta gero, hurrengo euki giñuan hemen okasiñua tabakuen almazenera juateko, nere lagunak zeren han lanian, ta tabakuen almazenian sartzeko.
Egilea(k): Ione Olabarria Franco (Ipintza institutua)
Eta Elisabet Agirrezabalek, berriz, neska gutxik zutela ikasketak egiteko aukera kontatzen du:
Transkripzioa
- Ta zurekin ikasittakuak edo zure edadekuak batenbat karreria in zebana edo..?
- Ez [zauan] iñobez. Iñok be ez. Danak asignatura sueltuak ein giñuzen: batzuk francesa, beste batzuk mekanografixia bakarrik, bestiak takigrafia ta mekanografa. Nik… takigrafia gehixen gustau jatan e. Bueno, haretxek balio izan zostan, zeatik esamiñak euki giñuzenian, [oneis] nere nausixak, Aretxabaletakuak, zeuken beste anai bat industriakin Mejikon, eta, klaro, handik [itten] zebenian, nik aurikularrak ipiñi ta takigrafixan. Ta gero tradukziñua emun. Eta horretxek balio izan zostan. Ta gero aittak galdetu zostanian “Zela esamiña Elisabet?”, “Bihar lanera noia, aitta”, “Ez dozu esango?!” ta “Bai, bai, bihartik lanera noia”.
- Eta esan dozu asignatura sueltuak eta hola.
- Bai.
- Baiña bazeren batzuk magisterio ikasten zebenak.
- Bertan ez.
- Kanpora junda.
- Barruan, barruan zerenak. Hori ya… kolegixo barruan zerenak bai, harek in zeben e.
- Internak.
- Magisterio, bai. Interna zerenak bai.
- Baiña magisterio hemen Bergaran ez zan posible izango ittia.
- Baiña gero esaminatzera juten zien o Burgosera edo Salamancara edo… baiña hemen estudixauta e, bai.
- Eta zeintzuk e… batenbat badaukazu hola akorduan?
- Nik daukat bat hor mojetan eon zana, gerra denboran gaiñera barruan eon zan, este… Maria Pilar Oiarbide.
- Lonarbide.
- Lonarbide, bai. Hori… horrek dauka ya magisterixua indda. Ta bere alabak danak dare magisterixua itten; bueno, eindda, lanian dare ya.
- Bestela, garai hartan asko egongo zien maistrak titulo barekuak, ezta?
- Titulo baekuak, klaro. Puxkat espabiladak zienak… grupua hartu ta erak erakutsi.
- Ta esaten dabe karreria in zeban lenengua... Farmazia ikasi zebala ta zala e… Don Roman… alabia.
- A! Honbre, Maria Vitoria, Maria Vitoria Oiarzabal. Honbreee! Haura oso majia zan e! Ta, gaiñera listia, oso listia.
- Baiña, klaro, karreria ittera hola kanpora jutia…
- Kanpora, karo, baiña egon in bihar zan, oin daon moduan. Oingo moduko krisisik ez zeuan e!
- Eta aparte be bai, ez zotsen holako inportantziaik emuten ezta emakumiak ikastia…?
- Keba, keba, emakumiak etxerako, josten eta holaxe bakarrik. Ba “costureras”,”costureras”.
Egilea(k): Enara Chimeno Ventades (Ipintza institutua)
Iruzkindu
Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.