Gerra Zibila hasi zenean larrutegian lanean<p>Elkarrizketa egin zitzaionean, otsailaren 5ean, 84 urte egin zituen. Loieta baserrian jaiotakoa. Lehenago, maiorazkoa gelditzen zen baserrian; eta besteak moja, neskame... irteten ziren. 13 urterekin eskolan hasi eta berehala Gerra Zibila sortu zen. Soldaduak eskolan gelditu ziren. 14 urterekin, beste neska asko bezala, "guarnizionerian" (larrutegia) hasi zen lanean. Gizonezkoak, larru-ontzeko lantegietan. Bertako lana amaitu zenean, herriko neska asko langabezian geratu ziren.</p>