Antzuola (Gipuzkoa)

Gerra Zibila hasi zenean larrutegian lanean

Gerra Zibila hasi zenean larrutegian lanean <p>Elkarrizketa egin zitzaionean, otsailaren 5ean, 84 urte egin zituen. Loieta baserrian jaiotakoa. Lehenago, maiorazkoa gelditzen zen baserrian; eta besteak moja, neskame... irteten ziren. 13 urterekin eskolan hasi eta berehala Gerra Zibila sortu zen. Soldaduak eskolan gelditu ziren. 14 urterekin, beste neska asko bezala, "guarnizionerian" (larrutegia) hasi zen lanean. Gizonezkoak, larru-ontzeko lantegietan. Bertako lana amaitu zenean, herriko neska asko langabezian geratu ziren.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ANT-055-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Elkarrizketa egin zitzaionean, otsailaren 5ean, 84 urte egin zituen. Loieta baserrian jaiotakoa. Lehenago, maiorazkoa gelditzen zen baserrian; eta besteak moja, neskame... irteten ziren. 13 urterekin eskolan hasi eta berehala Gerra Zibila sortu zen. Soldaduak eskolan gelditu ziren. 14 urterekin, beste neska asko bezala, "guarnizionerian" (larrutegia) hasi zen lanean. Gizonezkoak, larru-ontzeko lantegietan. Bertako lana amaitu zenean, herriko neska asko langabezian geratu ziren.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Larogeta lau urte.
- Bai.
- Eitteko, ez?
- Ez, eindda.
- Einda ya?
- Febreruan eindda, cinco de febrero.
- Ta nun jaixotakua zara?
- Caserio Loieta.
- Hori nun dao, hemen Irimo aldian edo?
- Ez, hortxe hortikaldian, hor baso aldera, bai, hortik aurrera. Hantxe giñan, ba, sei, sei aizta edo zazpi edo ez dakit, bai, anai-arreba. Ta gero, ba, lehen izeten zana zan basarrixa bat etxerako ta gero beste danak, ba, fuera.
- Maiorazkua geratzen zan.
- Bai, eso, eso. Ta beste danak, ba, krieda edo moja beste batzuk, eta ahal dan lekura.
- Beira.
- Bai.
- Eta inguruan, auzuan edo, tokau jatzuen moja sartu zan neskarik?
- Bai, por ejenplo. Ni hamahiru urtekin eskolan hasi, eta hamahiru urtekin eskolan hasi giñanian, gerria. Eta gero eskoletan jarri zan soldaua eta danok eskola bae geatu giñan, firmia be justu-justu. Ta gero hamalau urtekin guardizionerixan hasi, eta guardizionerixan [ein giñutzen] bost bat urte. Gu hiru aizta ibili giñan. Ta orduan, ba, beste lanik ez zeuan ta danak haraxe.
- Bueno, baiña lan... lan [biguna] behintzat, ez?
- Eta guardizionerixia akabau zanian, ba, geatu giñan herrixan, pues, "cantidad de chicas". Ta gero orduaintxe batzuk krieda be jun ezin eta gero lekuik be ez... Maiorazkuak harrapau zittuenak zeoze, eta moja asko.
- Bai e?
- Bai, neure lagunak´e bai moja. Eta oindio…
- Oseake, gerraostian...
- Bai, gerraostian. Hango lana akabau zanian, ba, danak kalian.
- Orduan gerra aurretik neska asko egoten zian taillarretan edo hemen...
- Ez zeuan baiña orduan tailler...
- ... kurtiderixetan lanian?
- Ba, bueno, geu, geu eon giñan berrogei bat neska eta mutil kurti… zerian, guardizioneria. Ta guardizioneria bat eta beste e(i)npresak, ba, horrek zian gizonak, kurtiderixak, baiña neskendako ez zeuan, ez zeuan. Eta orduan neskak geatzen zian, ba, zerbitzera jun biher zian /bizian/ edo bestela moja.
- Bai, bai.
- Bai.

Egilea(k): Leire Iparragirre (Ipintza institutua) , Itziar Madariaga (Ipintza institutua)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia