Ahotsak.com Widgeta: itsatsi zure herriko edukia zure webgunean
2010ko abe. 2a, 10:21
Ahotsak.com webgunearen helburu nagusienetako bat hedapena da. Ahozko ondarea jasotzeaz arduratzen gara, baina jasotako horri ahalik eta hedapenik handiena eman nahi diogu. Horretarako garatu genuen orain dela hilabete batzuk APIa. Eta orain Widgeta ere erabili dezakezue. Ti-ta, kode-puska bat kopiatu eta zure herriko edukia zure webgunean erakutsi dezakezu. On egin!
Orain dela hilabete batzuk garatu genuen Ahotsak.com-eko APIa. Gure webgunean dagoen eduki eta informazio guztia API horren bitartez zabaltzeko aukera ematen du. Informazio gehiago nahi baduzu, hortxe duzu, APIaren orrialdean.
Lehenengo adibideak ere martxan dira, esate baterako, Eibarko Udaleko Euskara Sailaren webgunean (Eibarko-euskara.com) edo Eskoriatzako Udalarenean (Eskoriatza.net/ahotsak).
APIa erabiltzeko, baina, informatika eta programazioa jakin beharra dago. Horregatik, oraingoan Widgeta ere garatu dugu. Orrialde horretan ematen dugun kode-puska kopiatu, zure herriaren izena aldatu, eta ti-ta, Ahotsak.com-eko edukia zure webgunean edo blogean txertatzeko aukera izango duzu.
Oraindik ere lehenengo proba da eta zenbait hobekuntza egin beharko ditugu, baina erabilgarri dago eta lehenengo adibidea ere badugu: Eibar.org/ahotsak.
Herri batzuetan, dagoeneko, informazio mordoa jaso, katalogatu eta landu dugu; beste batzuetan askoz gutxiago. Gutxika-gutxika, joango gara euskal geografia osoa betetzen.
Widgeta (edo APIa bera) erabiltzen badituzu, eskertuko genuke mezutxo bat, esanez non erabili duzun. Ilusioa egingo digu. ;-)
Zuen komentario, galdera eta kritikak ere gustura jasoko genituzke!
Iruzkindu
Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.