Ahotsak proiektuan parte hartu duten arrasatearrek omenaldia jaso zuten Kulturaten

2011ko api. 15a, 14:31

Duela pare bat egun aurkeztu genuen Arrasateko Ahotsak proiektua Kulturateko areto nagusian. Udaleko ordezkariek eta Badihardugu elkarteak horrelaxe eskertu nahi izan zieten beraien ekarpena azken urteetako grabazioetan parte hartu duten arrasatearrei.

Ekitaldirako gonbidapena jaso zuten hainbat herritar gerturatu ziren asteazkenean kultur etxera. Bertan, Arkaitz Biain zinegotziak proiektu honi esker "belaunaldi berriek lehengo bizimodu eta bizipenak ezagutzeko aukera izango dutela" azpimarratu zuen. Badihardugu elkarteko Aintzane Agirrebeñak berriz, eskerrak eman zizkien "eskuzabaltasunez proiekturako eskaini diguten altxor handiagatik".

Webgunearen inguruko azalpen txiki batzuk eman ondoren, dozena erdi bideo pasarte ikusteko aukera ere izan genuen. Ekitaldiaren bukaeran, talde argazkia atera ondoren, bakoitzak bere grabazioaren DVDa eta diploma bat jaso zituen.

 

2011-04-13-arrasate-006

Badiharduguk egindako grabazioez gain ordea ezin ahaztu hainbat proiektu eta taldek lagundu dutela Arrasateko ahozko artxiboa osatzen. Guztira 134 hizlarien azalpen, 264 bideo, 851 pasarte eta 197 transkripzio inguru daude momentu honetan www.ahotsak.com/arrasate webgunean.

Albistea Goienan

Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia