1995ean Ermuko euskara jasotzeko egindako grabazioak katalogatu ditugu

2015ko mai. 7a, 08:41

Ermuko Udalaren laguntzarekin, Fernando Aranberri filologo ermuarrak 1994-1996 inguruan bertako euskara jasotzeko egindako 90 grabaziotik gora digitalizatu eta katalogatu ditugu. Ermua eta Eitzako euskara proiektuan bildu ditugu guztiak.

1994-1996 inguruan hainbat grabaketa egin zituen Fernando Aranberri filologo ermuarrak, Ermuko euskara jasotzeko asmoz. Lan horren emaitza Ermua eta Eitzako euskara lanean kaleratu zuen 1996an. Elkarrizketak zinta analogikoetan grabatu ziren eta Ermuko Udalaren esku egon dira azken urteotan. Ermuko Udalak, zinta hauek digitalitzeko beharra ikusita, Badihardugu Euskara Elkartearen esku utzi du grabazioon digitalizazioa. Guztira 93 zinta digitalizatu ditugu, eta Ahotsak.eus-en katalogatu ditugu, Ermua eta Eitzako euskara izeneko proiektuan.

 

57 lekuko elkarrizketatu zituen Aranberrik. Tartean, beste hainbat proiektutarako ere elkarrizketatu izan ziren Maria Bengoetxea Txindurri eta Joseba Gotzon Idigoras Pedratxa, ermuar ezagunak. Hona hemen, beraiek utzitako lekukotasun batzuk:

 

 

 

Iruzkindu

Erantzuna emateko, sartu ahotsak.eus-eko komunitatera.

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia