Ajangiz (Bizkaia)

Gernikako bonbardaketatik salbu

Gernikako bonbardaketatik salbu Gernikako bonbardaketan parte hartu zutenek mapa ona zuten: Guardia Zibilaren kuartela eta arma-lantegia ez zuten bota. Bere ama astelehenero joaten zen plazara, baina egun hartan mugimendu arraroak zeudenez ez zen joan. Etxetik ikusi zituzten hirunaka-hirunaka zetozen aireplanoak eta erasoak. Ehiza-hegazkinek oinez zihoazenak erasotzen zituzten.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AJN-002-016 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Gernikako bonbardaketan parte hartu zutenek mapa ona zuten: Guardia Zibilaren kuartela eta arma-lantegia ez zuten bota. Bere ama astelehenero joaten zen plazara, baina egun hartan mugimendu arraroak zeudenez ez zen joan. Etxetik ikusi zituzten hirunaka-hirunaka zetozen aireplanoak eta erasoak. Ehiza-hegazkinek oinez zihoazenak erasotzen zituzten.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Gernika bonbardeon etzut esan baiñe aslehena (...) Gernikan astelehen goxien gero berdin hasi zien, berdin hala goxien etorte zien. Abioiek harek ikusten egon zien, ze mapa ona euki ban harek eta; ze Guardia Zibillen kuartela ez zeben bota ba, arma armaixe bauan Gerniken orduan ha be ez euen apurtu; asiske, mapie ona. (...) harek goixen baie, goixi ibilli zien harek han ta. Akordu gurien ama bendajez juate zan astelehenetan, ha famoso izen da Gernikan astelehenetan. Gaur be bada asto gañien juate zan baiña igandegaz juate zan laguntze geuntzen errotan. Ta ordun goixien hain etxure txarra hartzen eutzen guk zeraka atzera ta aurrera ibiltzeaz, ta esan eutzan amari "ama ez da juan biher hau Gernikara" esan neutzien. Aitte han eutzien danok ta "ezta juan biher" esan noutzen ze horrek eh zouzer (...) txarra dabil hemen ta. Ai geure berde inguruen hasi zien, hirune-hirune etorte zien Vitorixetik etorte zien hirune-hirunin etorte zien, bakoitzen hiru etorte zien ta gero "Casakoak" esate zien ta geure txikixek holantxe bajatzen goittik-beherade. Behian arrapatte ittuanak kanpoan hiltze eben ta kitto! Horrek gogorrak izen zan denporie, osa iñori ez dot desieu hamendik paseu gendune pasetarik. Gogor- gogorra zan ha. Ta gauze bat dekot trankille, iñori ez gentzela eiñ, iñorri ezerrik pez; ez arazorik todo lo contrario ,mesede itteko prest (...) nik urune ixo naben, konprata neitzien egixe esanda. Baiña bat baiño gehixau etortzen jakuzen, sakutxo bat zan gero pagetako be emoten netzien nik urune be, baiña iñok ez dau esan ga gurien, ze esangot ba... jan bizate zan ta.
- Ya,ya. Ta zuek bonbardeoan eh etxeko danok ondo egon ziñen orduan?
- Ez giñen Gernikara joan orduen, kasualidadie ez giñen juan.
- Ta familiakoak ta auzokoak ta?
- Euzoak bertan, euzokorik ez zan hil baie Gernikan asko hil, asko. Ze Gerniken baakizu, astelehena zanak apropose egune pentsaute izengo ha, astelehena lau, astien Gernikan gehixen dabillena. Orduen bendaje itzelak bazan ta, bai hil zien baserrittarrak. Horko auzokoa be, (...) bidien hortxe ttikixek (...) zien ta.
- Ze auzoko, ze auzoko diñozu hil bela?
- Hemen goixan auzoko bat ezkonduta euana Arratzu, ta gero bidien doala Arratzu antza, karo (...) bidien doala etxerantz holaxe izen, danak kasakaz danak zuzen-zuzen goitti behera ta gero danak hil. Eske itzela izen zan.
- Baiña zuek handik ikusiko zenduan Gernika, ezta?
- Guk ikusitxe claro ikusten gendule [...] Baiñe zeuk ikusiko zendun etorten ikuste zuzen ta botaten dena, suten jarri zan gero Gernika ta hor sute usain gero dana, ta segiduen hiru etorri- hiru juan, hiru etorri dana kontinuo zien, harek kontradixorik ez zauen euki tte. Besteik ez zauen, haren kontra eitteko ezer ta, harek como Pedro por su casa ibilli zien. Orduen guk pasa gendun gauze gogorra, pase genduen guk. Baiñe beittu hementxe gauz ta billurrik be eztekou.

Egilea(k): Oihana Lado

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia