Aizarnazabalgo euskara eta ingurukoa
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AIZ-001-017 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Euskal Herriko txori eta animaliak
- Elkarrizketatzailea(k): Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2005(e)ko urriaren 18a
- Iraupena: 0:01:25
- Erref: AIZ-001/017
- Kodifikatzailea: Asier Sarasua Aranberri
- Emalea: Asier Sarasua Aranberri
- Gaia(k): Euskara » Euskalkia, herri hizkerak, euskara batua
Transkripzioa
- Eta, beste, beste galdera bat ya bukatzeko... E, euskera aldetik eta, zuek, e, nabaritzen dezue alderik, ba, Zestuko euskera, edo, Zarautzekua, zuena...
- Ez, ez.
- Zuen inguruko euskera zer da, gutxi gorabehera antzerakua?
- Bai, bai, bai. Hemen antzekua, bai. Oain pixkat erten ezkeo, Itziarrea ezkeo, behin Zumaiatik horrea 're bai. Baiña hemen Aizarna, zea, ta habetan igualtsua.
- Hemendik Urdanetara, ta?
- Bai, igualtsua. Ta Aia 're bai, igualtsu. Ta, baiña, horrea jo ezkeo, Bizkai aldea, horrea, ya Zumaiatikan Itziar, Deba, horrea ezkeo, ya difeente pixkat. Geo aurrea ez dao, Ondarru ta hoiek 'e sartzen zian horko zea pixkat...
- Baiño...
- ...hemen bertan. Azkoitin 'e bai, e? Ta Azpeitik 'e badake hola bere zea bat. Baiña hemen, Aizarna eta Arrua ta Iraeta ta, habek ez, habek igualtsu. Igualtsu.
- Eta Zarautzen?
- Zarautzen 'e bai, igualtsu. Zarautza ta Aia ta Oriyo ta habek hemengo moun.
- Zuek ez dezue zarauztar bat entzun, ta ez dezue esaten, "a, hau zarauztarra dek!".
- Ez, ez, ez. Ez, hola zeatzeko ez behintzat. Horrea zeatu ezkeo, beste aldea bai, baiña hemen, hola, behiñ 'e. Azpeitikua 're bai, Azpeitikua oso nabarmana da, eta Azkoitikua...
- Eta Getarikua?
- Ez, Getarikua 're hemengo moukua, bai, bai.
Egilea(k): Miren Zabaleta
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!