Ama Birjina Arhanzekoaren kapera
Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AOA-003-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Ainhoako eremuetan dagoen Atsulai deituriko mendiska baten hegaletik kapera txiki bat ikusi daiteke eta bertako ikuspegiaren berri ematen digu. "Eqiazki lekhu xarmagarria da; lekhu aiphatuenak kurriturik ere, ezin hauta ziteken toki ederragorik" dio.
- Proiektua: Rudolf Trebitsch-en euskal grabazioak (1913)
- Elkarrizketatzailea(k): Rudolf Trebitsch
- Data: 1913(e)ko abuztuaren 12a
- Iraupena: 0:02:00
- Erref: AOA-003/001
- Kodifikatzailea: Nerea Goiria Mendiolea
- Emalea: OAW
- Gaia(k):
Transkripzioa
Ama Birjina Arhanzekoaren kapera.
Ainhoako eremuetan Atsulai deitzen dugun mendiska baten hegalean ikusten da kapera ttipi bat, itxuraz gauza guti, bizkitartean urhun ageri dena. Baionatik hasirik, Urdazuraino, ez da herri bat nundik ikusten ez baita kapera xuria. Gain hartarik zer bixta xoragarria! Begien aintzinean ditutzu Bionako eliza nausiko bi dorre ederrak. Miarritze, Bidarte, Donibane, Ziburu, itsasoaren hegi-hegian jarriak. Urruntxago Hundarrabia, eta mendi haren gainean Guadalupeko kapera aipatua, hurbil-hurbila Urdazuri, Zugarramurdi, Sara, Senpere. Ezker Espainiako mugan, mendi xutak, goiti beha eta zerua han berean. Eqiazki lekhu xarmagarria da; lekhu aiphatuenak kurriturik ere, ezin hauta ziteken toki ederragorik. Zoin mendetan kaustu zuen artzain batek lekhu hortan elhorripean Mariaren potreta edo iduria, ezin erran dezakeguna da. Guk dakiguna da, duela hurbil berrehun bat urthe, han bizi zela ermittau saindu bat Jean Batiste Beherekotxea deitzen zena. Ainhoa Gorritiko etxean sortua zena. Ordukotzat bazoazin osteka beilariak mendi gainerat, guziz besta eta beila egunetan, Ama Birjinaren ohoratzerat eta othoizterat. Mendekoste biharam[unean...].
Egilea(k):
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!