Aia (Gipuzkoa)

Argin baserriaren historia

Argin baserriaren historia <p>Argin baserrian jaio zen. Baserri hark bi bizitza zituen. Baserriaren historiari eta bertan bizitako pertsona ezagunei buruz hitz egiten du.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AIA-013-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Argin baserrian jaio zen. Baserri hark bi bizitza zituen. Baserriaren historiari eta bertan bizitako pertsona ezagunei buruz hitz egiten du.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Argin baserriya, nun dao hori?
- Ba ikusten da hemendik.
- Hemendikan?
- Bai, erakutsiko dizut geo /eakutsikoizut/. Hemendik, ba, kilometro batea edo hola. Bi bizitzakua da, zan, gaiñea. Oain bakarra. Nere familiarrak geo azkenengua oaintxe urtebete hil zian anai-arrebak, ordun kalean bizi zian orduako, eta beste bi... Gaiñea giñan bitan gure gurasuak lehengusuak zian.
- Hara! Bi bizitzetakuak?
- Bai, bai. Eta alde batekok zian Arrillaga, hua zan aurretik zetorren kasta. Gaiñea, esango dizut: Arrillaga hori zetorren... beheragon dao Manterola baserriya. Nere andria zana hangua zan. Zea zeon, burdiñola izandakua da, Agorregi goraxegon dago ta tarte hortan zan Elordi. Hua´re Laurgain auzoko sailletan zeon ta Elordi ta Elorteta. Elordi hortan esaten due /esateue/ Manterola burdiñolan olagizonen enkargatu-buru iten zuna-eo zala Inazio Arrillaga. Ta hua Elordi basarrin bizitzen emen zan. Ta Elordi hortako seme bat geo historin azaltzen da Kalifornin gobernadore izandakua. Bai, Jose Joakin Arrillaga. Mila ta seirehun eo ez dakit nun datorren hor, bai. Ta, itxura danez, ez dakit eo fraile estudiante izandakua zan edo bestela behintzat militarra izana, teniente-koronelan graduba emen zun. Ta geo gobernadore interino lehenbizi ta geo gobernadore. Eta han ba emen zan zea bat, misiyo bat, fraileena, “Misión de soledad” uste det zala izenez, ta hairi asko lagundu emen ziyen gobernadore horrek, Arrillaga horrek. Ta geo, mutil zaharra emen zan eta kargua utzi [zittunen], komentua eo misiyo hortan baztartu omen zan ta han hil emen zan –urtiak jartzen dittu /jartzeittu/, ez dakit. Beno, [...] zea hori esaten due /esateue/ horko semia zala.
- Hara! Eta handik dator…?
- Eta handik dator “Arrillaga” hori. Bueno, hola da historiyan. Ziharo ez, baiña hori askotan etorri da periodikon-ta´re horren historiya o. Oain, [ez hola esateko] “hua zan semia horkua”, baiño esan... aurretik hola dator historiya, horko semia zala.

Egilea(k): Nerea Cubero Arrillaga (Lizardi Institutua)

Pasartearen kokapena

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia