Lurra lantzeko tresnak
Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AIA-003-021 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Asier Sarasua Aranberri
- Data: 2005(e)ko abenduaren 01a
- Iraupena: 0:02:05
- Erref: AIA-003/021
- Kodifikatzailea: Asier Sarasua Aranberri
- Emalea: Asier Sarasua Aranberri
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Lurra lantzea , Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriko bizimodua , Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko zereginak
Transkripzioa
- Eta bestela, baserriko tresnak eta gurdiyak eta esan dezu...
- Gurdiik eta gure gizonak itten zitun. Berrik ekarri itten zituen, baiño guria hor arreglatzen ta asko ibiltzen zan. Karramarro ta hoiek arreglau itten zittun. Ez zeon [...], karramarruk eta hoeik, laiak eta hoiek. Ikusten dezu, oaiñ 'e ikusten ditugu, hor ai dia.
- Bai. Laiak, eta bestiak esan dezu?
- Laia.
- Bai, eta bestia? Karramarrua?
- Karramarrua.
- Zer da karramarrua?
- Karramarrua lurra jotzeko, ra-ra-ra, dana burnizkua izaten da.
- A! Burnizkua?
- Bai, burnizkua, bai.
- Goldia?
- Goldia 're bai, hua jiratzekua. Aria 're bai, ta. Goldia, aria, karramarrua, laukuak, bostekuak, hoiek danak izaten zian.
- Laukua ta bostekua dia, lau, lau hortz...
- Bai, lau hortz batek ta bestiak bost.
- Bost. Laukua ta bostekua izaten zian. Bai.
- Ta zazpikoik eta?
- Zazpikua 're bai.
- Izaten zan?
- Zazpikua izaten zan, bai, [...], ta karramarrua, ta goldia, aria bea txikitzekua, rrrrr, txikitzekua.
- Eta hori guzti hori zeiñen lana izaten zan?
- E?
- Gizonen lana izaten zan, o emakumiena?
- Danena.
- Danena?
- Gizonek ez ziyen emakumei [...], baiño emakumek gizonei in behar! Askotan. Oan bestea omen dao, oain aitzen det bestea daola. Oain gizonezkuak ai diala emakume lanak iten. Ez dakit ze izango dan!
- Eta goldia ta...
- Bai. Beno, neu 're ez naiz jardun behiñ 'e golden 'e?! Hola, jiatzen. Goldia ez da hain gaixtua 're. Behintzat [...] baxtarreta aillau ta lixto, segi. Oain, ittulaia behar ona ta iriya.
- Bai. Ittul-lana ta?
- Ittul-lana ez da lantei earra.
- Ez?
- [...].
- Ta zeiñena izaten zan, umien lana izaten zan?
- Bai, ume koskorrana ta bai, ume koskorrana ta. Ordun, aizu, hotza. Ta oñetakuk 'e [...].
- Bai. Eta negun, neguan ein behar.
- Bai, ba. Bai, ba. Abenduan.
- Abenduan.
- Ene! Zer zan bizimou hua! [...].
- Eta, bestela zu, laietan ta ibilitakua zea?
- Ez, laian ez nitzan jarduten.
- Goldian bai, baiña laian ez. Zean, laia dana atxurra in behar izaten da, ba, asko. [...]. Bai, ba. [...] Ta ein zazu haiei, dana kendu iozu, zaiña o ze kristua izaten da o. Ta erreka garbittu in behar [...]. Ene!
Egilea(k): Miren Zabaleta
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!