Aia (Gipuzkoa)

Baratzeko jeneroa, eta lehengo janariak

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AIA-003-016 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Baserriko bizimodua, ganadua eta txerria zen gehienbat. Ardi gutxi batzuk ere bai. Baratzean ere egiten zuten, baina gutxi, etxerako batez ere: tomatea, aza, letxuga... Lehen, tomatea ez zen gordinik jaten; beti eginda. Entsalada letxuga bakarrik zen, tomaterik gabe, eta letxuga ere gutxi. Tomate gordina jatea kanpotik etorri zen. Bazkaltzeko porruak, edo babarrunak... eta afaritan, gaztainak, esnea... Kanpotik senideak zetozenean, orduan janari bereziak ere egiten ziren, konbidautza izaten zenean.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta, bestela, baserri inguruanena, zuen bizimodua ze zan... Ganaua gehio, o baratza, o?
- Ganaua ta txerriya gehiena.
- Txerriya?
- Bai. Txerriya ta oillua ta ganaua [...] 're bai.
- [...] 're bai.
- Bai.
- Eta ardirik?
- Ardiik 'e beti.
- Bai?
- Bai.
- Orduan denetik. Danetik, ez?
- [...] gutxiyo, baiño ardiya gehio lehen baiño uain. Bai, danetik. Heaztiyak [...] oillaskua ta ollok, eta etxean ateatzen giñun txitak, eta antzarrak ekartzen giñun, ta pabok 'e bai, ta. Danetik.
- Antzarrak eta pabuak, e?
- Bai, bai, bai. Basarriya natuala.
- Eta, baratzian?
- Baatzen 'e pixkat itten gendun.
- Eta ze izaten zan?
- Baiño ordun iten zana izaten zan aza ta porruba ta tomatia. Gaiñuntzeko uain daon zea hoiek ez zian itten. Oain klase asko dabe [...].
- Bai.
- Ordun ez zian hoiek itten.
- Bai. Eta piperrik eta? Piperrak eta?
- Etxian piperrak, ordun? Etxian?
- Ez, ez zan egiten?
- Ez.
- Ez, e?
- Ez, piperrik ez zan itten.
- Eta tomatia esan diazu?
- Bai, tomatia bai.
- Baiña lehen tomatia aitu det basarrietan ta ez zala jaten tomateik, tomatia ensaladan ez zala jaten.
- Ez zan jaten, ez zan jaten, ez. Arrazoi dakazu hor, lehen ez zan jaten. Inda bai, baiño gordiña hasi omen ziala jaten, ta, Jesus, Maria ta Jose! Geo guk 'e ikasi gendun.
- Baiño zuek, zure gazte denporan ta umetan eta?
- Ezta pentsau 're.
- Ezta pentsau 're.
- Ezta geo 're. Gu hazi ta geo 're ez zan jaten.
- Ez, e?
- Ez, ez, ez. Ez zan jaten.
- Gordiñik sekulan ez.
- Ez, ez. Oain berrogei urte jaten zan [...].
- Orduan entsalada ze zan? Letxuga.
- Letxua, bai. Letxua, hua 're gutxi. Jaitan, ondo behar zanen.
- Eta tomatia beti einda.
- Inda, inda beti, paelan inda beti tomatia. Beti, beti, beti inda.
- Eta, orduan hori kanpotik etorri zan? Entsaladan jatia?
- Bai, kanpotik etorrita hoi, beltzak eo ez dakit nik... Kanpotik ekarri zuen, kanpotik. Gordiñik jaten omen zuela tomatia, ta, Jesus, Maria ta Jose! Pixkana-pixkana-pixkana, aillau honea 're.
- Baiña, esan diazu normalena izaten zala babarruna...
- Bai! Aza ta babarruna.
- Txerria...
- Ta porruba ta...
- Porruba...
- Txerriya hil, ta. Oholkik in, ta...
- Eta afaltzeko?
- E?
- Afaltzeko?
- Apaittan?
- Apaittan?
- Udazkenen gaztaiñak eta porrusalda. Ta geo baso bat esne nahi zunak, ta nahi ez zunak [...]. Gaztaiñak izaten zian. Ta bestelakuan, berriz, porrupatatak eta, arroza iten gendun, baatxui zopa 'e bai, ta, danetik.
- Arroza 'e bai, e?
- Bai.
- Bai?
- Arroza bai. Arroza aspaldi ikasi gendun itten hua arroza. Arroz con leche bai gozo askua. San Martiñetan, zean, gonbidau zianen ta bezpean dotore jarri, hola, [...] dotore asko itten giñun guk.
- Jaietako?
- Bai, hoixe, ondo behar zaneako.
- Konbidautzan eta.
- Konbidautza ta, bai.
- Orduan, kanpotik 'e etortzen zan jendia?
- Bai, bai. Etortzen zian, aizu.
- Senidiak eta?
- Bai, ba. Seniriak eta [...]. Geo, ilusiyua eukitzen gendun guk 'e.
- Bai, ba!
- Ez zazula pentsa! Nahiko zapill earrakin ta, eukitzen giñun dotore-dotore. Oain bezela ez, oain papela jartzen diyot. [...].

Egilea(k): Miren Zabaleta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia