Ahatsa-Altzieta-Bazkazane (Nafarroa Beherea)

Eskolaren eragina adinekoenengan

Eskolaren eragina adinekoenengan <p>Lehengoak gutxi ibltzen ziren eskolan, bi urte baino ez, eta beraz ez ziren hainbeste frantsestu. Morroi joaten ziren 12 urtetarako. bere aitak armadara joan zelarik ez zekien frantses mikorik.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan AHA-001-017 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Lehengoak gutxi ibltzen ziren eskolan, bi urte baino ez, eta beraz ez ziren hainbeste frantsestu. Morroi joaten ziren 12 urtetarako. bere aitak armadara joan zelarik ez zekien frantses mikorik.

Transkripzioa

- Biziki sufritu dut e, biziki sufritu dut.
- Gero, bon, ene irudipen bat da azken batean ez? Eskola betidanik izan da eta zien aintzinekoek ere eskola hori pairatu dute, eskola horren ba irakaspen frantses hori, ez?
- Ba bena gutiago, iruditzen zat ba ba ba, aita ibilia zen... aita ibilia zen bi urte bakarrik, ibili zan bi urtez eskolan. Bi urtez, ezen lana bazen, familiak haundiak eta lanak baziren. Ta behar zen lehenik... lehengo etxeko lanetaz eta arduratu. Ta hamabi urtetan jada mutil zen aita. Itzain eta sartzen tuzten eta itzaina zen bideak eta gidatzen zituen norbait eta. Eta edo, zerrizain edo ardizain edo... hor juaiten ziren ezen familia handiak baitziren. Eta sartzen zituzten auzo-etxetan, jatekorik eta ez baitzen aski. Zonbait aldiz bazien hamabi hamairu ha, zonbait aldiz, hala, normalki familiak sei-zazpi haur beren baziren gutienez. Ta ordian jateko puxka batean truk hori ta haurrak sartzen zituzten auzo-etxetan. Eta orduan eskolan guti ibiliak zien ba aita ta ba ama. Ta ez zuten eskuara... ez zuten frantsesa armadara joan zelarik aitak konatzen zuen, ez zuen deus ulertzen e!

Egilea(k): Irati Lizeaga (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia